Bikain Oier!
Serafin
Oier Araolaza(e)k dio:
Niretzat kontua ez da zezenketak artea eta kultura diren ala ez.
Arteaz eta kulturaz egiten dugun definizioaren araberakoa izango da
hori, eta ziur aski, definizio askotan izango dute kabida. Baina artea
eta kultura izateak ez du saihesten basakeria eta animalien aurkako
tratu txar izatetik, eta beraz, ez dakit debekatu, baina gutxienez
erakunde publikoetatik ez lirateke sustatu eta lagundu beharko. Oso
kuriosoa da urte gutxitan animalien sufrimendua oinarri zuten hainbat
jai eta ospakizun debekatu egin direla, eta zezenketak, ez debekatu
baizik eta gainera denok diruz laguntzen ditugula. Adibidez,
Lekeitioko antzarretan dagoeneko ez dira antzarrak bizirik erabiltzen.
Gipuzkoako zenbait herritan orain gutxi arte oilasko-jokoa izaten zen
jaietako ospakizun nagusietako bat, eta gaur egun debekatuta dago.
Debekuak debeku, nik aurten bertan oilasko-joko bat ikusteko aukera
izan dut, isilpean ospatzen diren horietako bat, eta jai oso polita
iruditu zitzaidan. Baserrian oilasko bat akatzen ikusi duenarentzat,
oilasko jokoari ez dio inolako krudelkeria zantzurik antzematen, baina
nik ulertzen dut gaur egun animalien sufrimendua ez dugula normalean
begi aurrean ikusi nahi, eta oilaskoei ezpata batekin lepoa mozten
ibiltzea festa egiteko ez dela batere txukuna. Beraz, ondo iruditzen
zait Udalak ez parte hartzea oilasko-jokoaren antolaketan, baina
oraindik gehiago gertatu da, Jaurlaritzak debekatu egin baititu
oilasko-jokoak.
Zezenketekin ordea ez dago horrelako arazorik. Ez debekatzeaz gain
diruz-laguntzen dira. Eta Eibar dugu horren adibide. Aurten bertan
prentsa arrosako bi pertsonaia (Jesulin de Ubrike eta Ortega Cano)
etorriko omen dira animaliak torturatzen duten "artea" erakustera, eta
postura egingo nuke, eibartar guztiok (plazara joango direnek eta
joango ez garenok) lagunduko dugula ordaintzen basakeria artistiko
hori. Eta hori bai iruditzen zait salatzekoa dela. Gainera etorkizun
latza dugu Eibarren zezenketa kontuekin. Alkatearen idazkari berria
nor eta Eibarko Zezenzaleen peƱako presidentea da. Ez izan zalantzarik
inoiz baino gehiago inbertituko dela datozen urteotan "Artean eta
Kulturan".
oier.
------------------------------------------------------------------------
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]