http://www.diariovasco.com/pg060322/actualidad/politica/200603/22/DVA_aviso_tregua.html

http://www.gara.net/azkenak/orriak/03/art156793.php

12.55etan, ETBn programa berezia.



Berria.info:

Su-etena

Bihar gauerditik aurrera (martxoaren 24ko 00:00tik) su-eten iraunkorra abiatuko du ETAk. Erakunde armatuaren iduriko, “prozesu demokratiko bat” eraman behar da aurrera Euskal Herrian, eta prozesu hori bultzatzea litzateke “ekintza armatuen etenaldi iraunkorraren” helburua. Prozesu hori amaitzeko etorkizunari buruzko “hitza eta erabakia” euskal herritarrek behar dutela nabarmendu du ETAk.


‘berria.info’-ra igorritako bideoan ETAko bozeramaileek beren nahia “zabaldutako prozesua bururaino” eramatea, eta Euskal Herrian “benetako egoera demokratikoa” eskuratzea dela diote. Aurrerantzean, helburu hori lortzeko urratsak emateko konpromisoa hartzen dute.

Baina, era berean, beste eragileei ere konpromisoak hartzeko eskatzen die. Hala, Espainiako eta Frantziako estatuei euskal herritarrek erabakitakoa errespetatzea dagokiela azpimarratu du ETAk, eta su-etenari “erantzun positiboa” eman eta “jokabide errepresiboak” baztertzeko galdegiten die Parisko eta Madrilgo gobernuei.

Osterantzeko eragileei, berriz, ardura eskatzen die; zehazki, eurek egindako urratsaren “neurri bereko erantzunkizunarekin” jokatzeko eskatzen die. Baina, bereziki, herritar guztiei eskatzen die konpromisoa: “prozesuan buru-belarri murgiltzeko eta gure herri eskubideen alde borroka egiteko”.

Gatazka konpontzea posible dela eta ETAren nahia hori dela nabarmenduz amaitzen da mezua.


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to