Baña Gotzonek lelengua txarto eta bestia ondo darela esaten dau ala?
Aspaldixan halako paranoia moduko bat sartzen ari jakula iruditzen jata
danori be euskaraz ondo edo txarto ete dihardugun pentsatzen, eta hamengo
eta hango arauekin, tradiziozko formak dirala edo ez dirala eta ez dakitx
ze istorixakin gero ta ezkorraguak garala. Gramatikalki esaldixak zuzenak
askotara izan leikez baña forma egokixena, nahi dogun ñabardura emoten
dotsana zein dan asmatzia gaur egunian behintzat, zenbaittetan ez da
erreza gehixenon belarrixondako. Gramatikala, zuzena, egokixa, euskara
ona! Seguro nago, Gotzonek euskara onik asko eta asko entzun dabela
basarriko atari eta sukaldietan, eta zuzenetik bereizten edarto dakixala.
Beraz, siñistu... siñistu frogagarrixak ez diran gauzetan siñisten da, eta
halakuak bakoitzak ikusi bihar norarte frogatutakuak begittantzen jakozen.
Gitxienaz, hurrengorako atenziñua jartzeko modukuak badirala iruditzen
jata "Gotzon Garate" firmia daroien berbok.

PD: apellidua iguala dakagu baña ez da familixakua eh!


Aurretik esandakoa, Imanol Trebiño
>     Ba neuk neure buruari erantzuten:
>
>   Gotzon Garatek, Argia 2006-III-26an:
>
>       "Orain Hegoaldean batez ere, etengabe entzuten ditugu "neska
> elgoibartarra", "euskaldun frantsesa", "haize nafarra" eta
> horrelakoak. Gaztelaniaren eraginez. Gure gurasoek eta oraingo
> baserritarrek ez zuten sekula horrelakorik esango. Beti "elgoibartar
> neska", "frantses euskalduna", "nafar aizea"... esango zuten.
>
>       Bai? horrelaxe pentsatzen duzue? "neska elgoibartarra" txarto eta
> "elgoibartar neska" ondo?
>   --------------------------
>       - Antzeko adibide bat ikusi dot gramatika batean, batean, ez detsat
> tituluari larregi erreparatu, eta justu bixetara esan zeikeala
> ziñuan, ondo zeguala bai "neska elgoibartarra", bai "elgoibartar
> neska".
>       Eta gero nire patrikatik atarata: "frantses" eta "euskalduna" ez
> dira bixak gramatikalki kategoria berekuak?? Orduan bardin-bardin
> esan leike "frantses euskalduna" edo "euskaldun frantsesa",
> diferentzia, izatekotan, esan gura dan horretan edon leike, baina
> gramatikalki bixak zuzenak. Diñot.
>       "Nafar aizea" edo "aize nafarra"... hor ez dakit duda gehixago ez
> doten, baina gramatikalki ez da "neska elgoibartarraren" kasu bera?
>
>       Eta horren ondorioz: Gotzon Garate, izena bai, baina izenangatik be
> dena sinistu behar?
>
>       Imanoltxu._______________________________________________
> Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com
>
> http://www.eibar.org/zerrenda
>
> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
>


Josu Garate Suinaga, Azurtza

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to