Igor Leturia wrote:
> 
>     > - Bitakorako captcha sistema erantzunetarako bakarrik ari al zarete
>     > jartzen? Luistxoren arazoa hori zen, baina nirea trackback-spama
>     da...
> 
>     Trackback-entzat ez dago CAPTCHArik, edozein modutan Bitakora-k ez dauka
>     trackbacken inplementaziorik Pingback-a baizik:
>     http://www.hixie.ch/specs/pingback/pingback
>     <http://www.hixie.ch/specs/pingback/pingback>
> 
> 
> Hori zer da, gauza bera beste izen batekin?
> 

Gutxi gora behera trackback automatiko bat da.

Bitakorak post baten idatzitako lotura guztiak detektatu eta bisitatu
egiten ditu HTTP goiburuko jakin baten edo/eta HTML etiketa jakin baten
bila.

Bilaketa arrakastatsua bada, hor adierazitako helbidera mezu bat
igortzen da "eh, aipatu egin zaitut" esanez.

Hango zerbitzariak konprobazio batzuk egin behar ditu (jatorrizko posta
existitzen den, pingbacka aurretik existitzen ez dela, ...) eta guztiak
bukatzean pingback edo erreferentzia hori gorde egiten du.


Mikel
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to