Une politiko garrantzitsu hauetan, zein da gai politikoa duen blogik onena? Duda barik, Imanol Murua Uriarena.
http://www.berria.info/blogak/imanol/
Bere azken aportazioetako bat, UPNkoak 1989an (Sanz eta Alli!) ETArekin negoziatzearen alde zaudela demostratzen duten prentsa informazioak berreskuratzea hemerotekatik.

Harengandik jaso dut pista bat beste blogista politiko batena, hau erdalduna: Iñaki Anasagasti senadore jeltzalea
http://ianasagasti.blogs.com/mi_blog/

Anasagastik esklusibak ematen ditu (Anson beste egunkari batera doala, Jimenez Losantosek COPE utziko duela...) eta, batez ere, egurra ematen du. Baita bere "ildokoei" ere.

- Deiari
- EITBri
- Jaurlaritzari. Ze, Jaurlaritzan, ez bakarrik sartzen da Madrazo batekin (Ezker Batukoa, azken batean), baizik eta bere alderdikoekin ere bai. Adibidez, Nuria Lopez de Gereñu sailburu eibartarrarekin.

Luistxo

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to