Mendigrinek beran eguneroko blog-zutabian, hauxe idatzi dau gaur:
http://www.eibar.org/blogak/mendiguren/432

"Joan den asteburuan. Eguraldi ederra, bazterrak berdatzen, eguzki epela eta haize freskoa kanpora ateratzeko gonbidatzen. Urrutira gabe, etxe inguruan hautatu dugu egurasteko lekua: Oianguren parke publikoa. (...) deigarriena han bildutako jendetzaren jatorri-ugaritasuna: baziren errumaniarrak eta eslaviarrak, hegoamerikarrak, ijitoak, hegoaldeko espainiarrak... Pentsatzen jarrita, ez da zaila arrazoia igartzen: debaldeko denbora-pasa eskaintzen du parkeak, eta diru-sarrera eskasak dituen etorkinarentzat nekez asmatuko da asteburua familian edo lagunekin pasatzeko plan hoberik."
---------------------------------------------


Eibarren be badira etorkiñak, gero eta gehixago. Aste barruan ez da larregi igartzen, baina jai egunetan begi bistakua da. Gaiñera, garbi ikusten da ohittura desberdiñetako jentia dana.

Zapatua, arratsaldeko 15.00 ingurua. Zein dago kalian? Eibarren bizi diran 6-8 pakistandar-hinduak. Besterik iñor bez.

Ipar-afrikarrak pixkat beranduago urtetzen dabe, 16.00 inguruan; siestia botata. Euren ostian datoz afrikar baltzak, baina gehixenak biharrian, ez pasiuan. Eta eurekin batera hegoamerikarrak.

Herrixan jaixotakuak ez gara urtetzen beranduagora arte. Ez behintzat Eibarren geldittu ezkero. Seirak? Zapirak? Hor inguruan.

Eta eibartarron artian be aldia dago. Lehelengo sozialistak, gero PNVkuak, eta ondoren ezker abertzalekuak.

Hor be euskal esentziak ondo markau bihar dira. Danok ez gara bardiñak eta.

Asier

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to