El 2006, may 04 , a las 14:16, Eneko Astigarraga escribió:

Baina ez da hori egiten duen empresa bakarra, noski. Esate baterako, Frantziako "Lyonnaise des Eaux" enpresa lehenago hasi zen horrelako internazionalizazio prozesuetan.

Suposatzen da, teoriaz, horrela enpresa hauek ustiapen normalean sortzen dituzten diruei errendimentu hobea ematen dietela, garapenean laguntzen dela eta, bide batez, hango irabaziei esker ura merkeagoa dugula hemen.

Nere ingurura ekarrita ikusi nuen argiago ze Elgetan ur emari handi- xamarra daukagu, baina Udalak ez du kudeatzen ur hori, merkeagoa ei da Urkulutik ekartzea. Lurrak sortzen duen ura "galdu" egiten da, zelanbait esatearren, edo ez da bideratzen herritarren zuzeneko erabilpenerako.

Baina etorriko balitz Frantziatik "Lyonnaise des Eaux" enpresa eta hasiko balitz orain galtzen dugun ur hori berori kudeatu, zerbitzua eman eta gainera dirua egiten laster montatuko genuke manifaren bat eta adieraziko genuke: "enpresa pribatua herritarrona den urarekin negozioa egiten". Ura galtzen egonda ere hasarretu egingo giñateke (Bolibian ez dute petrolioa galtzen...)

Nik elgetar moduan pentsatuko nuke (beti ere negozioa dela onartuko bagenu, ze Elgetako urarena ez da izango):

1) Udalean inkonpetenteak daude ura joaten uzten dutelako eta negoziorik egin ez gero herrian inbertitzeko. 2) Frantziako enpresa aprobetxatzen ari da, baina zer egingo du ba Udalean ez badago kapazidaderik?

Beraz, gura nuke gobernatzen konpetenteak egotea eta ur hori (edo petrolioa) ondo kudeatzea.

Evo Morales aurkeztu beharko dugu Elgetan alkatetzarako. :-)

Iban 
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to