Luistxok:
>     Horretara, batek bere gain asumitzen badau halako grafia bat... ba 
>ondo,
>libre da, baina ez daixala pentsau bere arbasoak libre izan zirenik
>horretarako, ez ziralako izan.

Duda barik batzuk ez, baiña beste batzuk, garai baten, bai.


Garik:
>Zuk zure aitonaren estiloko trajea erabiltzen duzu igandetan jantzita?

Kontua da aitxitxak berak bere bizitzan zihar be aldatu zebala domeketako 
trajia. Grafia, barriz, ez zeban sekula aldatu nahi izan. Aittak bez. Eta 
neuk ezta.

Aitxak azkenaldixan erabiltzen zeban erropek eta oin dala 20 urtekuek ez 
dake zerikusi larregirik. Eta aitxitxak be euki zitxun bere eboluziñuak 
erropan.

Grafia bere horretan mantendu zuten biek toki guztietan, kontzienteki, eta 
neuk be bide horretatik jarraitzeko asmoa dakat, nahiz ta badakidan kritiken 
aldetik bide zailena dala.

Zuek egindako komentario danak oso onak iruditu jataz bene-benetan. Ohittuta 
nao entzutera nola idatzi bihar doten "abizen euskalduna dalako eta horrela 
izan bihar dalako"(beste argumentaziñorik ez dot entzun oinarte), ta zuek 
beste estilo bat erabili dozue.
Egokiagoa.
Zuzenagoa.
Ondo.
Eskerrik asko erantzunengaitxik.

Josu.


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to