Amatiño wrote:

>-- Teoriaz ondo dago. Baina, praktikan posible izango ote litzateke?
>  
>
Posible zer, Josu Jonek bloga egin ezkero gu pakean uztea?
Buruzagi politiko baten ahotatik ETAri buruz "que se hagan un blog para 
que nos dejen en paz" esatea nahiko gogorra iruditzen zait batezere 
orain suposatzen dela bake prozezu batean sartuta gaudela.
Ez da izango EAJ pixka bat jokoz kanpo ari dela geratzen prozezu 
honetan, eta inpotentziaren hitzak direla horiek?
Nere ustez ETAren ahotsa momentu hauetan garrantzi handikoa da, bakearen 
etorkizunaren zati bat bertan bait dago, eta ETAk publikatzeko daukana, 
publikatu egin behar da hedabideetan.
Gainera Josu Jon ETAren komunikatuekin aspertuta egongo da, baina baita 
besteok ezergutsi esateko daukaten politikarien komunikatuekin.

Jatsu
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to