At 15:38 21/06/2006, you wrote:
>Enekok egoki azaldu bezala, "onura publiko"ra bideratutako plangintza eta 
>obrek ez daukate publiko izaera horrekin erlaziorik. Eibarko edo beste 
>edonungo Plan Orokorrak, AHTa, LZPak (PTP) eta gainontzeko ekimen 
>politiko-administratibo-enpresarialak, legalki onura publikotzat jotzen 
>dira eta epe zorrotzak  jartzen dira ezertarako balio ez duten helegiteak 
>aurkezteko.

Ieeepaa, helegiteak aurkeztea edo proposamenak egitea ezertarako ez dutela 
balio ez dut esan nik behintzat.  Onerako edo txarrerako, alderantziz. 
Helegite baten eraginez, ikusi ditut ur azpian hamar metrotara zeuden 
harriak ateratzen.
Baina Planek daukaten dinamikari aurre egitea - helegite edo proposamen edo 
dena delakoaren bitartez- , hiritar arruntari zaila egiten zaiola, bai.

Horretarako/horregatik sortzen dira elkarte, plataforma edo alderdi 
politikoak: hiritar arruntek ez duten indarra eta baliabideak lortzeko. 
Baina,  ematen du krisian daudela ere.
http://tinyurl.com/ovgkm

>agur eguzkitsuak eta uda ona pasau!

Bardin!

Eneko


>Eneko Astigarraga(e)k dio:
>
>>>>Inori interesatzen zaio? Gutxiri: konstruktore, lur sailen ugazaba,
>>>>
>>arkitektu eta politikoren bateri.
>>
>>
>>>hau da, benetan zeozer atarako dabeneri. Normala.
>>>
>>
>>Bai, hori esan nahi nuen, eta normala da: interesak dituenak interesa du.
>>Beste guztiok, lasai.
>>
>>Gainera, Plan General bat ulertzeko, aldaketak edo proposamenak egiteko
>>ahalbide eta gaitasun teknikoa duten bakarrak dira.
>>
>>Asierrek edo Enekok Plan Generalari emendakinak egiteko, denbora pila eman
>>behar, arkitektu eta abokatu talde bat kontratatu behar, epe eta tramite
>>legalak jakin eta zaindu behar, ...
>>Planak planteatuta dauden bezala, normalean ezinezkoa da hiritar
>>arruntarentzat.
>>
>>Beraz, lan handia dago eremu horretan hiritarren interesa (ber?)pizteko.
>>
>>
>>
>>
>>>Eta lehenago be bai. Plan Generalan inguruan hainbat eskaera egin
>>>
>>gentsazen udaletxiari. Ez zeben bat bera onartu.
>>
>>Plan General honen behin behineko onarpenean alderdi batek bakarrik egin
>>du alde: PSE-EEk.  Boto bakarraren gehiengo legala zuen (ejem guztiekin),
>>azken hauteskundeetan lortutakoa, eta hori erabili du.
>>
>>Ez zeukan zertan onartu behar inoren eskaerarik: "todo legal" (Pitterman,
>>D. 2001)
>>
>>Diozun moduan behin baino gehiagotan gertatzen da, nahiko normala da. Hala
>>ere, aldaketak onartu diren beste zenbait adibide aurkeztu daitezke.
>>
>>Batzutan gertatzen da, nekeza da baina igual horregatik merezi du: inoiz
>>zeozer lortzeko.
>>
>>
>>
>>>Eta hartara: Zertarako erre?
>>>
>>
>>Beno, ba interesa baduzu, gauzak aldatzeko.
>>
>>Dena den, ez nago ni aholku asko emoteko moduan.
>>
>>Urte askotan taldetxo batekin ibili naiz Eibarko Kulturalean (Arratian),
>>gauzak hobeto edo txartuago egiten, baina bolondres moduan zeozer egin
>>nahiean.
>>
>>Aurten, 12-18 urte daraman talde horrek kokoteraino gaudela esan dugu eta
>>planto egitera goaz. Bapo, stop, utzi.
>>
>>Abisua eta SOS bat bota dugu, ea norbaitek hartzen duen elkartean
>>beharrezkoak diren lan horien ardura. Ez dut uste interesa duen inor edo
>>talderik agertuko denik. Baina, gaur dugu asanblada eta kontatuko dizuet.
>>
>>Ez da kasu bakarra. Asteburu honetan Zarautzko gaztetxean egon naiz
>>software librearen inguruan antolatutako ekitaldi batean eta topera
>>zegoen. Gaztetxean hilebete batzuk baino ez daramate lanean, baina kexa
>>berdina entzun dut: gauzak antolatzen direnean jendea joaten da (edo ez),
>>egindakoa kritikatu edo ondo dagoela esaten du, baina antolaketa lanean
>>eta proposamenak egiten ... jende faltan daude.
>>
>>Uste dut politikan beste hainbeste pasatzen dela  :-)
>>
>>Eneko
>>
>>
>>
>>_______________________________________________
>>Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com
>>
>>http://www.eibar.org/zerrenda
>>
>>harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
>>
>
>__________________________
>Eneko Astigarraga
>CodeSyntax
>[EMAIL PROTECTED]
>
>Azitaingo Industrialdea,  3 -K
>E-20600-EIBAR
>Tel: +34 943 82 17 80

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to