Bihar bada ez dok ez hire terrenua baiña, sartu hintzanezkero, nik ezin ba
jakin hire terrenua ez zanik.

Nere galderian atzekaldian zera jeuan (honetaz arduratzen diranen artian
jeuana), ia inkesta hori eittia zeiñi interesatzen jakuan gehixen, EAJri ala
EAri. Eta hi, tartian, "ezaun" zala... Besterik ez.

Koaliziñueri buruz.... Zer esan? Nik uste najuan inkesta politikuez
arduratzen dan edozeiñek (eta hi arduratu ein haiz) jakin biharko leukiala
hauteskunde aurreko eta hauteskunde osteko koaliziñuen arteko aldia zein
dan. Eta, baitta be, logiko xamarra danez, botu-asmo inkesta batek lelenguaz
baiño ezin dabela galdetu. Baiña tira...

Eta AHTaz, barriz, ni ez nok erretiratu. Baiña, hik besterik uste arren,
neretzat behintzat, oso gatxa dok AHTn egitasmua eztabaidatzen jarraitzia
arazo hau politikagintzatik aparte aztertu gura dabenakin.

Bihar bada neu egon nok oker.

Amatiño


-----Mensaje original-----
De: [EMAIL PROTECTED]
[mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de oier
Enviado el: lunes, 17 de julio de 2006 23:07
Para: eibartarrak@postaria.com
Asunto: Re: [eibar] Inkesta

Amatiñok:
Batetik, botu aurreikuspena eskatzia inkesta batian normala baiño normalaua
dok. Bestetik, nik uste najuan EAJ eta EAn artian bixetatik zeiñek enkuestia
enkargau edo ari hintzala, ze... Diputaziñua izan dala enkargau dabena
ebidentiegixa zuan.

Oierrek:
Hau bai ez dala nere terrenua. Aurretik abisatzen deuat partiduen arteko
mus-jokuak etxatazela asko interesatzen. Diputaziñuan zein jagok aginduan
¿EAJ? hortik esaten najuan hori. ¿Txabarri hori ez dok EAJkua, EAkua baiño?
Ba barkatu okerra, eta akabo diskusiñua.

Amatiñok:
Eta hirugarrenik, hik oso seguru esan arren "egongo dok ba beste koaliziño
posiblerik EAEn, gizona!"... Batetik, Gipuzkuan jiharduagu, ez EAEn.
Bestetik, nik ez juat beste hautes-koaliziñorik ezautzen. Eta, "... gizona¡"
eta holako espreziño enfatikuak baiña hutsalak ein biharrian, zeraittik ez
deskuk hik pistan bat emoten?

Oierrek:
Koaliziñuak? EA-Batasuna... IU-PSOE... EAJ-PP... Falange-ANV... Beittu
Amatiño, garbi esangouat: gai hau (koaliziño posibliak) etxata piperrik be
interesatzen, eta damutzen naiz aittatu izatiakin. Beraz, heuk AHT-kin egin
heban moduan, erretiratzen naiz eta barkatu endreduak...

O.


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to