Amatiñok:
-- Bihar bada foroz ekibokauta habil. Dirua eta hondamakiñak, iñun baleguaz be,
ez jaozak hamen... Don Kixoteri be holako zeozer gertatu ei jakuan errotak ikusi
zittuanian...

Oierrek:
Ia. Interneteko foro baten aritzen garanok ba jakixagu hamen esandakuekin ez
dogula mundua konponduko. Hi eta bixok behintzat, jokuan jarduten juagu hamen
eta horixe -jokua- dala jakinda jiharduat nik diskutitzen. 

Bajakixat bai, ez dagozela hamen diru eta hondeamakiñak; eta etxuat espero
"Eibartarrak" zerrendako mezuez AHT gelditzia. Tirabira honetan nahiko neukena
zera dok, AHT-an alde zagozienak zuen argumentu objetibuak azaltzia, kontra
gagozenon argumentuekin alderatu ahal izateko.

Baiña IGES EGITTEN DETZAZUE ARGUMENTATZIARI, behin eta barriro. Hortik nere
konklusiñua (AHT-an kontrako argumentuak probisionalki irabazten doiazela).

¿Badakik zer etortzen jatan gogora? Ajedrez partida baten, galtzen doianak
píezak bota eta alde egitten dabenian "¡Aspertu naiz joko iñuxente honekin!"
esanda. Et, et, et... jokuan hasi ba zara, segi amaittu arte.

O.



 

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to