Amatiñori:
Argi dago komunikazio-estiloen aldetik zirkuitu-laburra egiten dugula, 
eta ziurrenik nirea dela errua. Sentitzen dut gaizki-ulerturik egon 
bada edo eragozpenik sortu badut, baina, benetan, ez daukat indar 
nahikorik halako eztabaida xehe batean sartzeko. Eta ez da, zinez, 
eskakeatze kontu bat.
Ondo izan

Iban.

> 
> Iban Zalduari:
> 
> Hi, lehen eta behingoz, zorionik sutsuenak. Bene-benetan. Eta 
ondoren, lerro zorrotz samarrak (baina ez hadi gero kokildu¡):
> 
> 1. Hik sinetsi ala ez, hau joko bat duk. Polemika-jokoa. Joko 
entretenigarria. Telebista baino askoz ere entretenigarriagoa. Eta, 
neretzat behintzat, baldintza bakarra inor errespetatzea duk, inor 
horrek gu errespeta gaitzan nahi dugun neurri berean.
> 
> 2. Ez diat ondo ulertzen zergatik hire komentarioak ("arinak eta 
boteprontekoak") hutsaren hurrengokoak diren eta nereak berriz 
onartezinak eta mingarriak edo. 
> 
> 3. Ez diat ondo ulertzen zergatik ni -mundu erdiaren kontra 
lehiatzen naizen petral hau-- enkajatzaile txarra naizen eta puuutz 
egin bezain laster hanka egiten duan hi heu, aldiz, enkajatzaile ona.
> 
> 4. Nik zerrendakideok probokatu dittiak ETBn programazioaz 
hitzegiteko. Emaitzak hor zeudek. Ez diat oraindik, ordea, hiregandik 
argudio bat bera lortu. Ez didak batere motiborik eman ETB1 ikusten 
duanik ere sinesteko.
> 
> 5. Hik ETB1z  dioana ezin komunago eta orokorragoa duk. ETB jartzen 
duan lekuan Canal Sur edo jarri eta, euskararen aipamena salbu, inork 
igarri ez.
> 
> 6. Ez zekiat zergatik kritikak beti kontra izan behar duan, nahiz-
eta arrazoirik izan ez, eta aldeko iritzia, ostera, arrazoi eta guzti, 
publizitatea den. Behar bada hik nahiago hukek aldekoak akonplejatzea, 
baina nik, akonplejatu ez ezik, uste diat zertan harrotu badagoela. 
Eta esan egiten diat, ETB1k ere autoestima behar baitik (hik heuk eta 
biok bezala), are gehiago egiazko motiboak baldin baditik.
> 
> 7. ETB ez duk perfektoa. Eta,  seguru gero, dezente hobegarria duk. 
Baina, objektiboki, ETB duk, Kataluniako TV3ren ondotik, Estatuko 
telebista autonomikorik onena, Canal Sur, TVGA, Telemadrid eta 
CanalNou baino hobea. Eta, une honetan gaueko 8etatik 12tara, ETB1n 
programazioa ETB2rena baino hobea duk. Nahiz eta, gainontzeko 20 
orduetan, ETB2 hobea izan.
> 
> 8. Ni telebista-programazioaz ari nauk. Eta, beraz, telebista-
generoaz. Ez kulturaz, ez hizkuntzaz, ez literaturaz (zorionak 
berriro), ez zirkoaz eta ez politikaz. Eta telebistaz zertxobait 
zekiat. Eta bazekiat zein zaila den generoa, dakidan bezala ez naizela 
poesia, nobela edo ipuinik sortzeko gauza. Eta ez dudala, beraz, 
sekula Euskadi Saririk irabaziko.
> 
> 9. Eta esaten diat, horrela usten  baitiat, ETB1n gaueko 
programazioa ona dela, eta azken hogei urteotan izan den onena.
> 
> 10. Eta informatiboez, eta euren neutraltasunaz edo neutraltasunik 
ezaz eztabaidatu nahi baduk, horretan ere lasai asko sartuko nauk. 
> 
> Amatiño
> 
> 
> 
> 
> 
> -----Mensaje original-----
> De: [EMAIL PROTECTED] [mailto:eibartarrak-
[EMAIL PROTECTED] En nombre de Iban Zaldua Enviado el: jueves, 19 
de octubre de 2006 15:52
> Para: Eibartarrak zerrenda
> Asunto: Re: [eibar] Tangoak arrazoi
> 
> Horren komentario zorrotzak botatzen ibiltzeko, Amatiño, nahiko 
gaizki enkajatzen dituzu kritikak, nireak bezala arinak eta 
boteprontokoak izanda ere. Bigarren (eta, zin egiten dut, azkeneko) 
aldia da zuk idatzitako zerbaiten gainean iruzkintxo bat egiten 
dudana, eta bigarren aldia da modu ez bereziki onean erantzuten 
didazula. Ulertu dut.
> 
> Edonola ere, ezagutzen nauek orok aitortuko lizukeen bezala, ez naiz 
harria bota eta eskua gordetzeko ohitura duen horietakoa. Komentario 
sinple bat zen, eta jarraitzen dut konbentzituta horretaz: zure 
artikulu eta interbentzio askok kutsu propagandistiko handiegia dute 
nire gusturako, eta ETBri buruzkoa ez da salbuespena, hemen eta hortik 
zehar programazioari buruz ematen diren beste iritzi negatibo askok 
aditzera ematen duten bezala. Eta horrek, nik uste dut, badu oinarri 
edo sustrai bat: euskara eta bere zabalpena/garapena ez dira gure 
telebista autonomikoaren jomuga estrategiko nagusiak (horrek kalitate 
eta gastu handiagoko telebista bat egitea ekarriko luke), baizik eta 
bigarren mailakoa; lehenengo mailakoa, zeinetara beste guztiak 
subordinatuta baileudeke (Nostromo espaziuntzian bezala), hain zuzen, 
gobernuan dagoen partiduaren (kasu honetan EAJren) ikuspegi 
informatiboak gure gizartean esparru bat duela bermatzea da, nire uste 
apalean, hots, ETB2ko informatiboak. Eta horregatik da bataz besteko 
kalitate handiagoxekoa informatibo horien inguruko guztia. Hori da 
behintzat nire inpresioa.
> 
> Nik uste nuen egin nituen gisako iruzkin jostariek bazutela lekurik 
zerrenda honetan; oker nengoela iruditzen zait. Lasai, Amatiño, 
hemendik aurrera ez baitzaitut molestatuko.
> 
> Iban Zaldua.
> 
> =?utf-8?Q?Amati=C3=B1o?= escribió:
> 
> > Bai, baiña hor goixan "Tangoak arrazoi" jartzen jok 
(ez "Euskadi ondo doa"),  nik jakiñeko artikulu bat idatzi dotelako 
ETBn programaziñuari buruz.  Nun daok beroaldixa? Zein parrafotan 
daok gehiegikerixan bat?
> >
> > Hau eztabaidagune bat dok, ez "harrixa-bota-eskua-gordetze-gunia".
> >
> > Nik ezin izango najeukek hamen esan, hiri "arin itxura" hartzen 
deuatela eta gero hanka ein... Forrest Gump aittatzen.
> >
> > Amatiño
> >
> > --------------
> >
> > Bueno, nik beroaldi itxura hartzen diet zure "(EAJk kudeatutako) 
Euskadi hau (izugarri) ondo doa" motako ahalegin publizitarioei. Eta 
Pangloss doktorearen "guztia onerako da denik eta  mundurik onenean" 
gogorarazten didate. Besterik gabe.
> >
> > Iban Zaldua.
> >
> > =?utf-8?Q?Amati=C3=B1o?= escribió:
> >
> > > Bai, baina, "beroaldiarena" kontatuko al diguk...
> > >
> > > Amatiño
> > >
> > >
> > >
> > > -----Mensaje original-----
> > > De: [EMAIL PROTECTED] 
> > > [mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de Iban 
Zaldua 
> > > Enviado el: martes, 17 de octubre de 2006 15:39
> > > Para: Eibartarrak zerrenda
> > > Asunto: Re: [eibar] Tangoak arrazoi
> > >
> > > Horregatik/horretarako jarri nuen Wikipediako "Candide"-ren 
erreferentzia hor behean, Pangloss-en izaera eta rolari buruz zer edo 
zer jakiteko.
> > > Edonola ere, hemen duzue "Candide" jatorrizkoaren edizio 
elektroniko bat:
> > >
> > > http://www.chez.com/bacfrancais/candide-voltaire.html
> > >
> > > Bide batez, ez naiz ziurrenik intelligentsiako oso partaide, 
behintzat zuk konzebitzen duzun moduan, telebista izugarri gustatzen 
zait eta. Horri buruz zer edo zer esan dugu Volgako Batelariak-en, 
hemen zehazki:
> > >
> > > http://www.eibar.org/blogak/volga/83
> > >
> > > Zer esanik ez, Luzioren jarrerarekin bat nator (oro har).
> > > Baina onartzen dut, telebista gustatu arren, ETB1 ez dudala 
jasaten (Wazemank bezalako salbuespenak salbuespen).
> > >
> > > Ondo izan
> > >
> > > Iban Zaldua.
> > >
> > > =?utf-8?Q?Amati=C3=B1o?= escribió:
> > >
> > > > Hi, artista, nere beroaldia argumentatuko al diguk, molestia 
handiegirik ez baldin  baduk... Ibon Sarasolaren edizio hori segurutik 
Serafinek eta biok baino ez zeukagu-ta...
> > > >
> > > > Amatiño
> > > > ----
> > > >
> > > > Mota honetako Amatiñoren beroaldi 
jeltzalezaleak irakurtzen ditudanean beti akordatzen naiz, 
halabeharrez, Pangloss doktorearekin, Voltaireren "Kandido" 
antzeslaneko pertsonaietako bat.
> > > >
> > > > http://fr.wikipedia.org/wiki/Candide
> > > >
> > > > Badago euskal itzulpen bat gutxienez, Ibon Sarasolak egindakoa 
1972an (Kriseilu).
> > > >
> > > > > Orain ia mende laurden, Gernikako Estatutuaren eraginez EiTB 
> > > > > sortu
> > > > zenean, Jaurlaritzak indarrean jarri zuen sekulako euskarazko 
informazio-egiturarik handiena. Erabateko iraultza izan zen 
komunikazio-alorrean. Garai hartan esan zen, euskarazko informazioaren 
inguruan hasiak ziren langileen kopurua, Etxeparerengandik (1545) 
ordurarte aritutako guztiena baino handiago zela.
> > > > >
> > > > >
> > > > >
> > > > > Bi hamarkada luze geroago, ETBren zuzendariak hainbat datu
> > > > esanguratu eman berri ditu aurtengo programazioari buruz. 
Bingen 
> > > > Zupiriari jaramonik egingo badiogu, 300 lagun dira ETB1en 
> > > > entretenimendu eta dibulgazio-saioen sorkuntzan dihardutenak,
> > > > ideia- asmatzaile, gidoilari, aktore-aktoresa zein 
aurkezletzan. 
> > > > Zifra ikaragarria gero, 1984ean Donostiako gimnasio batean 
hasi 
> > > > ziren Txirri, Mirri eta Txiribitonen lan eskergarekin 
alderatuz gero.
> > > > >
> > > > >
> > > > >
> > > > > Uka ezina da ETB1k dezente kritika latzak jaso ohi dituela 
> > > > > euskal
> > > > â€Ãâ
€¦Ã¢â‚¬Å“intelligentsiarenâââ
> > > > €šÂ¬Ã‚ aldetik, egia 
objektiboa den bezala euskal 
> > > > intelligentsiak ez dakiela telebistaz edozein hiritar arruntek 
> > > > baino gehiago, ez duela inoiz (intelligentsia guztiak bezala) 
telebista gogoko izan eta progretzat jo izan duela telebista 
gutxiestea.
> > > > Zenbaiten kritikak baretzeko modurik onena beraiei programaren 
bat 
> > > > egiteko aukera eskaintzea da. Eta ez naiz teoriaz ari.
> > > > >
> > > > >
> > > > >
> > > > > Baina ez dezagun, horratik, Zupiriak aurkeztutako 
programaziorik
> > > > ahaztu, aurtengoa bai baita azken urteotako ETB1en eskaintzarik
> > > > sendoena: 
> > > > â€Ãâ
€¦Ã¢â‚¬Å“Mihiluzeâââ€Å
¡Ã‚¬
> > > >  ikusentzulea egunero engantxatzeko gauza 
da, 
> > > > â€Ãâ
€¦Ã¢â‚¬Å“Belbemendiâââ€Å
¡Ã‚
> > > > ¬Ã‚ri inoizko fakturarik onena dario, 
> > > > â€Ãâ
€¦Ã¢â‚¬Å“Erletxeaâââ€Å
¡Ã‚¬
> > > > k ez du herri honek eman dezakeen baino 
gutxiago ematen, 
> > > > â€Ãâ
€¦Ã¢â‚¬Å“Kalakaâââ€Å
¡Ã‚¬Ã
> > > > ‚ guztiz homologagarria da (eta normaltasun hau 
uste baino 
> > > > zailagoa da 500.000 laguneko gizartean), 
> > > > â€Ãâ
€¦Ã¢â‚¬Å“Goenkaleâââ€Å
¡Ã‚¬
> > > > k,
> > > > â€Ãâ
€¦Ã¢â‚¬Å“Martinâââ€Å
¡Ã‚¬Ã
> > > > ‚ek eta
> > > > â€Ãâ
€¦Ã¢â‚¬Å“Wazemankâââ€Å
¡Ã‚¬
> > > > ek gorputzaldi onean jarraitzen dute 
> > > > etaâ€Ãâ
€šÃ‚¦
> > > > >
> > > > >
> > > > >
> > > > > Eta tangoak arrazoiâââ€Å
¡Ã‚¬Ã‚¦
> > > > > â€Ãâ
€¦Ã¢â‚¬Å“que veinte 
> > > > > años no es 
> > > > > nadaâ€Ãâ
€šÃ‚. Auskalo
> > > > gero gutxi edo asko diren, baina hogei horietxek behar, 
ostera, 
> > > > heldutasun-punttua lortzeko! Gauzek denbora behar dutela, 
alegia.
> > > > >
> > > > >
> > > > >
> > > > > Amatiño
> > > > >
> > > > > _______________________________________________
> > > > > Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com
> > > > >
> > > > > http://www.eibar.org/zerrenda
> > > > >
> > > > > harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
> > > > >
> > > >
> > > > _______________________________________________
> > > > Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com
> > > >
> > > > http://www.eibar.org/zerrenda
> > > >
> > > > harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
> > > >
> > > > _______________________________________________
> > > > Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com
> > > >
> > > > http://www.eibar.org/zerrenda
> > > >
> > > > harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
> > >
> > > _______________________________________________
> > > Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com
> > >
> > > http://www.eibar.org/zerrenda
> > >
> > > harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
> > >
> > > _______________________________________________
> > > Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com
> > >
> > > http://www.eibar.org/zerrenda
> > >
> > > harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
> >
> > _______________________________________________
> > Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com
> >
> > http://www.eibar.org/zerrenda
> >
> > harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
> >
> > _______________________________________________
> > Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com
> >
> > http://www.eibar.org/zerrenda
> >
> > harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
> 
> _______________________________________________
> Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com
> 
> http://www.eibar.org/zerrenda
> 
> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
> 
> _______________________________________________
> Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com
> 
> http://www.eibar.org/zerrenda
> 
> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
> 


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to