Ikusikou zer pastan dan, baina, erozein modutan, eta datuak baloratzeko, honezkeroko parlamentuaren osaketa ez, oin dala 7 urtekoa edo, zein zan?
        it
----- Original Message -----
From: Amatiño
Sent: Tuesday, October 31, 2006 10:03 AM
Subject: [eibar] Mas ala Montilla?

 

 

Bihar hauteskundeak Katalunian eta gaur hausnarketa-eguna.

 

Sondeoei jaramonik egingo badiegu, badirudi CiU izango dela botorik eta aulkirik gehien lortuko duena, nahiz eta Alderdi Sozialista, ERC eta Iniciativaren arteko hirukoteak CiUk berak baino parlamentari gehiago bildu. Honaino, zalantza gutxi. Zalantza, inon egotekotan, Generalitate berriaren osaketan dago. Izan ere, nor izango ote da hurrengo president katalana? Mas ala Montilla?

 

Gogoratu dezagun orain hurrengo CiUk izan zituela Alderdi Sozialistak baino lau parlamentari gehiago baina ez, ordea, hirukoteak elkarrekin baino gehiago. Eta, horrela, Maragall atera zela lehendakari, Masen kaltetan. Oraingoan beste horrenbeste gertatuko al da? Itxura guztien arabera, erantzuna bat besterik ez da: Ez.

 

Inkestek aurreratu duten moduan, CiUk sozialistek baino zortzi edo parlamentari gehiago lortzen baldin baditu, sozialistak ez dira 2003ko esperientzia errepikatzen ausartuko. Baina Alderdi Sozialistaren barruan eztabaida piztuko litzateke, ostera, bion arteko distantzia lehengoaren pareko edo gutxiago balitz. Izan ere, hainbatek galdetu ahal izango luke: Zergatik orduan bai eta orain ez? Eta erantzuna ez litzateke erraza izango.

 

Baina distantzia hori bospasei parlamentari baino gehiagokoa baldin bada, Mas izango da segurutik president berria. Besteak beste, katalanik gehienek horixe nahi dutelako. Hain zuzen ere, azken  urteotako hirukoa errepikatu nahi luketenak Iniciativaren jarraitzaileak baino ez dira. Besterik iruditu arren, sozialisten eta errepublikanoen artean nagusi omen dira, hirukoa berregin beharrean CiUrekin batera bitariko gobernua osatu nahi dutenak.

 

Amatiño

Euskadi Irratia

Goiz Kronika

2006.10.31


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to