Hillan 17ko ekitaldixan hainbat hitzalditxo izango dittuk, Juanito zana zenbait arlotatik gogoratzen. Egun horretako ipi-apak behintzat barrixak izango dittuk eta, bihar bada, goguan hartzekuak. Hain zuzen be, Aitor Alberdiri tokau ei jakok Juaniton euskaltzaletasuna aittatzia. Amatiño
----------------------------------------
Hilaren 17an egingo den ekitaldia dela eta, pentsatu dut Interneten
buelta bat egitea, zer dagoen Juanitoren inguruan. Hona hemen aurkitu
ditudan lehenengo aipamenak:
http://www.google.com/search?q=%22juan+san+martin%22
- Eibar.ORG-en, Jakin-en Imanol Murua Uriak egindako elkarrizketa (ez da
beste askorik aipatzen)
- GipuzkoaKulturak (Foru Aldundia) egindako gune berezia (eguneratu
gabea, hil denik ere ez da aipatzen)
- Egoibarra webgunean, testu labur bat
- Ararteko aldizkariko aipamen bat
- ... eta abar.
Nere proposamena izango litzateke datozen egunetan Juanitok euskarazko
wikipedian duen artikulua txukundu eta aberastea, datu eguneratu eta
ahal den zabal eta zuzenenak eman ditzagun. Horretarako, zein hobe
zerrenda honetako hainbat partaide baino (Serafin, Oier guztiak, Asier,
Erraldepor, Amatiño, Xabier, Bego eta abar). Hala ere, kontutan izan
Wikipedian jarri ahal izateko egile eskubiderik gabeko testuak izan
behar dutela.
<<winmail.dat>>
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
