> "Touchée" esan behar diat idatzi dituan hainbat konturengatik. Ez zakiat 
> udalek eta Administrazioak benetan zenbat diru eta proiektu bideratu 
> dituzten asmo horietara. Purrustada orokorra zuan nirea, eta egia duk hor 
> ostenduta gelditu direla hik agerian jarritako hainbat kontu. Eta bazirudien 
> gaitzesten nituela lan batzuk, hala ez izanik.

Neria be purrustada orokorra zuan, lasai alde horretatik.

> Dena den --tokatzen zen "dena den" bat, ezta?--, mantentzen ditut ene kezka 
> orokor horiek. Ea azaltzen ditudan. Garrantzitsua da, inondik ere, gure 
> ondarea biltzea, eta hizkuntz ondarea biltzea ere bai. Baina bilketa horien 
> xedea ere argi eduki behar dugu. Bildu, zertarako? Ez ditzagun bekak egin 
> norbaitek lan eskerga duda barik burutu eta bere herrian nola hitz egiten 
> zen jaso dezan liburu batean, zeina, egiari zor, Udaletxe horretako sotoetan 
> geldituko den aparkatuta kasurik gehienetan. 

Ez juat uste egoera orokorra hori danik. Udaletxien aldetik, behintzat,
"saldu biharra" dagok beti (zentzurik onenian). Ez dirua lortzeko, baina 
bai, "asko egiten dugu" adierazteko eta egunkarietan agertzeko.

Alde horretatik, esango nuke, zabalkundea emoten jakuela. Arazua,
gizarteratzeko orduan dagok. Gehixenetan liburu astun samarrak egiten
jittuagu, espezialistendako lanak, eta jende "arruntari" ez jakok 
interesatzen.

Irtenbidia Internet dok. Orain dala gitxira arte, lan dialektologiko 
guztiak liburu astunetan etaratzen zittuan (beste modurik ez). 
Azkenaldixan asko aldatu dok hori; DVDak asko ugarittu dittuk, eta 
hamendik aurrera Internet izango dok erronka nagusiña. Eta hori bai 
izango dok erabilgarrixa eta erakargarrixa, ikastetxietan, 
euskaltegixetan edo beste hainbat arlotan erabiltzeko moduko materiala.
Baiña jakiña, irakaslien inplikaziñua bihar! Eta hori...

> Dialektologia lanak oso 
> beharrezkoak dira eta hizkuntza taxuzko bat egin nahi badugu abiapuntu hori 
> ezin dugu ahaztu (Koldo Zuazok idatziak ditu gauza txukun askoak honetaz). 
> Baina  ikerketa horiek, ene ustez, gaur egun folklore eta etnografia 
> alorrekotzat planteatzen dira. 

Bai? Nik neuk ez jaukat holako inpresiñorik, benetan.
Herririk gehixenetan garrantzi haundixe emoten jetsek holako bilketak 
eittiari. Zinegotzixak eta teknikarixak be oso inplikatuta egoten dittuk 
proiektuetan, neurri baten "emozionatuta".

> Bide batez, gure herrian dagoen txokokeria ere salatu nahi nuen. "Nire 
> etxean hola esaten da", "gure herrian hola erabiltzen da" arau bihurtu nahi 
> izaten da bere burua euskaltzaintzat jende asko daukan herri honetan. 

Arrazoi guztia.

> Zautzan esango luketenez: hoixe ba.

Erregular ;-)

Asier

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to