Epa Amaia! Ongi etorri!

Nik ezautzen dot ba Gazteizen bizi eta AEK-ko irakaslia dan bilbotar 
bat. Dudatan nao ia zeu zaran?
Emon ditxuzun datuekin badirudi baietz, baña koinzidentzia be izan leike¿?

Zaloa

> Aupa!
>  
> Hona aurkezpena:
>  
> Orain dela 8 urte Gasteizen bizi dan 29 urteko bilbotarra naiz. 
> AEKko irakaslea naiz bertan, eta literaturari buruzko doktoretza 
> egiten dihardut. Orain tesiarekin nabil, euskal emakume idazleak eta 
> kanon literarioa ikertzen.
>  
> Zerrenda honetara ailegatu naiz lau lagun elkartu ginalako eta erabaki 
> genuen euskaraz ezegoala ezebez literatura eta feminismoa uztartzen 
> zituena interneten eta hutsune hori bete nahian-edo gabiltza: Iratxe 
> Retolaza, Josune Muñoz, Gema Lasarte eta laurok. Aldizkari literario 
> baten modukoa izango da baina blogaren formatuan: SAREINAK. Aurkezpena 
> otsailaren erdialdean egingo dugu. Kontaukotsuet aurrerago.
>  
> Eibar eta eibartar batzuk ezagutzen dodaz, beraz, falta zitzaidan 
> gauza bakarra Eibarko "alde birtuala" ezagutzea zan... ta hamen gaoz!
>  
> Amaia
>
>------------------------------------------------------------------------
>
>_______________________________________________
>Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com
>
>http://www.eibar.org/zerrenda
>
>harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
>


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to