Imanoltxuk

> Oso ondo. Eta horrez gain kopi-pega egin eta mezu honetan bertan
> osorik jartzen badozu? Guretzako erosoagoa bada.

Ba ez, nere ustez.

Denok hasten bagara gure blogetako mezu guztiak hemen kargatzen,
azkenean hobe blogak ixtea eta hemengo eztabaida uztea, ze hainbeste
mezu artean ez da ezer irakurriko.

Interesa duen gai bat publikatzen denean, ondo dago zerrendara
botatzea, baina "discrecionalmente". Gainera aukera desberdinak daude:

- Ez abisatu ezer zerrendan.

- Abisatu artikulu bat idatzi dugula eta jendea blogera bideratu (kasu
honetan komeni da gutxienez artikuluaren izenburua ematea, idea bat
izan daigun zertaz doan edo interesatuko zaigun)

- Artikulu osoa zerrendatik pasatzea.

Kasu bakoitzean norberak jakin behar du zer bota eta zer ez bota
zerrendara, kriterio apur batekin. Irizpide librea bai, baina
irizpideren bat behintzat ere.

Gari
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to