Kaixo:

Badakizue, Athletixa Donostiara futbolisten bila eta donostiarrak 
Mendebaldera artistak fitxatzera.

Itxura ona du emanaldiak. Gaur Pipi Zabalak egin die elkarrizketa Berrian:

http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=plaza&data=2007-02-06&orria=046&kont=007

Aio.

At 18:07 06/02/2007, you wrote:
>Julen Gabiria aspaldian ixilik zebilela komentatu zeban norbaitek. 
>Mikel Iturriak kontatu zigun zertan zebilen, berak ipini bait ditu 
>Julen Gabiria eta Txuma Murugarren abeslaria elkarlanian.
>
>Datorren astian izango da estrenua Iturriak regentatzen daban 
>kulturretxian bertan eta itxura benetan polita du. Hor azpian 
>informazio gehiago eta Mikel!, abixatuko dizut Eibartik autobusa 
>antolatzen badugu piskolabisa enkargatu dezazun.
>
>"Mathilde maitatzeko moduak"
>-------------------------------------------------------
>
>Otsailaren 15ean, 19:30ean, Donostiako Ernest Lluch Kultur Etxean, 
>"Mathilde maitatzeko moduak " ikuskizunaren estreinaldia izango da.
>
>"Mathilde maitatzeko moduak" 
><http://www.hotsak.com/A/Txuma_Murugarren>Txuma Murugarren 
>musikariaren eta 
><http://zubitegia.armiarma.com/egileak/00182.htm>Julen Gabiria 
>idazlearen arteko elkarlanetik sortutako emanaldia da. Murugarrenen 
>10 abesti harilkatuta, Gabiriak istorio bat kontatuko du, eta elkar 
>osatzera etorriko dira musika eta hitzak. Gabiriaren istorioak 
>kontatzen ez diguna, Murugarrenen kantuek kontatuko digute, eta alderantziz.
>
>Formazio erakargarri batek osatuko du aipatutako bikotea: Rafa 
>Aceves arituko da pianoan eta Natxo Beltran baterian.
>
>Istorioaren narratzaileak guztiz finkatuta ditu bizitza eta 
>etorkizuna, itxura batean. Bat-batean, ordea, bizitza egonkor hori 
>hankaz gora jar dezakeen jolas bat bururatu zaio: kalera irten eta 
>topatzen duen lehenengo neskaren atzetik hasiko da, itsu-itsuan. 
>Edonora doala ere, jarraitu egin beharko dio neska horri, ondorio 
>guztiekin. Jazarpen hutsa izan zitekeen, espiotza-jolas ezdeusa, 
>gizon aspertuaren kapritxo arina. Baina ez da jolasa, are gutxiago 
>neska horri agenda erortzen zaion unetik eta narratzaileak agenda 
>horretako telefono batzuetara deitzeko erabakia hartzen duen 
>momentutik. Nor da neska hori, norengandik doa ihesean? Nor da 
>Mathilde, zergatik begiratzen du beti atzerantz?
>
>Eguna: otsailak 15
>Ordua: 19:30
>Lekua: Ernest Lluch Kultur Etxea (Donostia)
>
>KONTAKTUETARAKO:
>
>- Txuma Murugarren: 656 76 15 32
>- Julen Gabiria: 655 70 23 05
>
>
>_______________________________________________

-- 
http://www.eibar.org/blogak/iturri

http://www.javierortiz.net/voz/iturri

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to