Iaz Irungo elkarte batek eskatu zion Irungo udalari asto bat erosteko. 
Inauterietan ibiltzen den talde bat da, eta urtero asto bat "alokatzen" 
dute baserriz baserri egiten duten kuestaziorako. Buruz ari naiz, baina 
gutxi-gora-behera kalkulatu astoa astebururako alokatzea 300 euro inguru 
kostatzen zaiela (edo zitzaiela? ez dakit erosi zuten...) eta astoa 
erostera joan eta prezioa ez dakit zein den, baina oso urruti ez omen 
dabil... Astoa alokatzeko subentzioa Udalak ematen zien, beraz, 
proposatu zuten astoa erosi eta beraien ezagun baten baserrian 
gordetzea, eta harek astoa gorde eta elikatzearen truke urteko 
gainontzeko egunetan bere baserriko lanetan erabil zezakeela. Eibarren 
Pantxikarekin gertatutako kontu ia berbera zela iruditu zitzaidan.

 > kaldererotan (beittu, nik ez nekien ezta Eibarren kalderekoak egitten 
ziranik ¡¡!!)

Badira 16 urte Kaldereroak berreskuratu zirela Eibarren. ETa 
berreskuratu diot, gerra aurrean ere ospatzen zirelako kaldereroak 
Eibarren. Kezka dantza taldetik arduratzen gara horren antolaketaz eta 
gaur dugu horretarako eguna. Aurten Eibarko Kaldereroak eta Zuberoak 
Kauterak elkarrekin ikusi ahal izango dira Eibarren. Uste dut kalejira 
ikusgarria izango dela. Ikusi hemen info gehiago eta argazkiak:

Kaldereroak eta Kauterak Eibarren
http://www.dantzan.com/blogak/kezka/kaldereroak-eta-kauterak-eibarren

Kaldereroak Eibarren, historia laburpena
http://www.deporeibar.com/dantzak/30

Kezka Dantza Taldea
http://www.dantzan.com/blogak/kezka

oier.

Imanol Trebiñok idatzi du:
>     Ia ba, zuek asko dakizue ta.
>  
>     Badakit Pantxika astuak biharra dakala Olentzerorekin, 
> Sanjuanetako danborradetan (nagusiekin eta umiekin), kaldererotan 
> (beittu, nik ez nekien ezta Eibarren kalderekoak egitten ziranik 
> ¡¡!!), eta badirudi kanpoko ekitaldi batzutan be parte hartzen dabela 
> (Mendikuteri ondo aditu badetsat bere blogean Gorlizen gutxienez egon 
> dala). Horrez gain, badakit martxa bat dakala konposatuta bere izenez.
>  
>     Interesatzen jata jakitea ia aktu publiko gehixagotan diharduen, 
> zeintzutan, eta ahal bada martxa horren letra ta musika.
>  
>     Umil-umil eskatzen dot. ;-)
>  
>     Imanoltxu.
> ------------------------------------------------------------------------

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to