Ez dakit zer pastan dan Bilbon, ez bada herrixa goitik behera berritzen 
doiazela, eta onerako. Arkitektu onak kontratatzea ondo ikusten dot, baina 
beste tema bat interesatzen jata neri: arkitektuen dibismoa, artearen 
sakralizazioa.

    Ez dakit nola ailegatu garen horra, ez dakit non dagon muga esateko zubi 
bat zubi bat besterik ez dan edo "arte lana" dan. Nik uste dot muga 
objetiborik ez dagoela. Nik ez dakit zer dan artea. Are gehixago, nik 
diskutiduko neuke "artea" esistitzen dan, gaur egun ezartzen jakozen 
ezaugarriekin behintzat.

    Baina txarrena, "artea" sakratua bihurtu jaku: ikutuezina, miragarria, 
diskutiezina. Jainkua lurperatu dogunean, beste idolo batzuk altxau doguz. 
Earto. Idoloak balio ekonomiko erantziaz. Earra.

    Imanol Trebiño.




----- Original Message ----- 
From: <[EMAIL PROTECTED]>
To: <eibartarrak@postaria.com>
Sent: Friday, March 02, 2007 6:25 PM
Subject: [eibar] Isozaki eta Calatrava


Ze gertatzen da Bilbo aldian? Oillar larregi oillotegixan?
Inpresiño hori hartu dot.
Lelehengo Calatrava zubixa, politta baiña desastria. Gero pasarelia
Isozakiña. Illuna, pegotia baiña erabilgarrixa.
Isozaki torriak? zatar-zatarrak. Ez naiz bape torrezalia, baiña gaiñera
txaplata hórrekin!
Ez dago ego gehixegi arkitektuen artian? Ez dabiz Bilbon famatuen "gauza"
gehixegi jartzen?
Calatrava zubiko baldosin bakotxak 360 € inguru balio dau, eta sarri
apurtzen ei dira....
Bilbotarrak baiña diru gehixegi dakenez...
leire
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to