- "La gestión municipal ha sido nefasta, antidemocrática y

fraudulenta", edo "la legislatura municipal que ahora concluye se ha
caracterizado por tener una corporación antidemocrática, en la que no
se ha respetado la voluntad de los eibarreses"
http://tinyurl.com/2yk7dt


Hori, Eibarko udal kudeatzaileen errua baino, beste goiko batzuena dela
esango nuke. Ez dakit Eibarko PSOEk zenbateraino zeuzkan eskuak libre
EibarSortzen-en eskaerei erantzuteko. Udal gestio baino, maila politiko
bateko kontua da. Edozela, kontu hau PSOEren PPrekiko sumisioa baino ez da,
eta orain ez dakite nola irten, Españan askok ez dutela ulertuko HBren
(ber)legalizazioa edo hauteskundeetan parte hartzeko aukera ematea. Oso
penosoa da gaur ere ikustea PSOE PPren marioneta izan izanaren ondorioak.
Hala ere ez-dakit-nori entzun nion PSOEk ez bazion PPri bere babesa ematen,
terrorismoari aurre egiteko kapaz ez zela interpretatuko zutela Españan, eta
oso-oso zaila izango zutela "sozialistek" Gobernua berriro lortzea. Ideia
politikoen gainetik, hauteskundeen emaitzak, noski.

Eibarko kasuan kuriosoa da PSOE izan zela HBren ilegalizazioaz baliatu zena
gehiengo absolutua lortzeko (absolutismoa horren ondorioz aplikatutako modua
baino ez da). EAJren kasuan, kritikatu egin dute, baina oker ez banabil,
zenbait herritan eurak izan dira ilegalizazioaren ondorioz abantaila lortu
dutenak.

Benetan gustatuko litzaidake HB aurkeztu ahal izatea, eta aukera ematea
herriko proiektuetan lan egiteko, eta ez, soilik, proiektuetan parte
hartzeko eskubidea reibindikatzeko. "Estatu demokratiko" batean hori tristea
da, gero. Ez dudana ulertzen da Europak hori onartu izana. Eta behin
hauteskundeei begira, Eibarko EB-Aralar koaliziaren berririk norbaitek
badaka?


- "Eibar sigue sin tener viviendas municipales en régimen de alquiler":
http://tinyurl.com/2honw6


Aupa Eli! Blogosferan estreinatzeko periodikoan eta guzti azaldu zen, baina
hilabete darama idatzi barik...


Oierren hasierako mezuari buruz... sedatu egingo gaituzte datozen bi
hilabeteotan horrelako artikulu-zaparradekin. Etorriko dira garai
lasaiagoak, hauteskundeen ondoren. Baina orain, gogoratu, ¡¡¡"se acercan
buenos tiempos"!!!



2007/3/3, Oier Araolaza <[EMAIL PROTECTED]>:
>
> Gaur Diario Vascon, Eibarko atalean, herriko kultur ekipamenduen
inguruko
> artikulu bat dator. Propaganda kutsu demasa hartu diot artikuluari
(azken
> aldian horrelako asko ateratzen ari dira DVn, kanpaina egiten
buru-belarri
> sartuta dauden seinale...) eta datu batzuk oso modu akritikoan erabilita
> daudela iruditzen zait. Azken batean Udalak prestatutako kulturaren
txostena
> hartu, eta kultura azpiegituren inguruko artikulu bat egin dute, horko
> datuak minimoki analizatu gabe.
>
> Titularra oso argia da:
> "Los nuevos equipamientos culturales han costado casi 11 millones de
euros".
> Eta testuaren lehen parrafoan argitzen du: "Desde 1994, los presupuestos
> municipales...". Alegia, Arriola alkate dagoenetik, egindako inbertsioak
> biltzen dira hor. Tartean Portalea kultur etxea bera, 1996an inauguratu
zena
> (10 urte pasatxo beraz). Ondorioz, "Los nuevos" horrek DVrentzat esan
nahi
> du Arriola alkate dagoenetik! Muturra behar da orain hamar urteko
> ekipamendua "nuevo" bezala saldu nahi izateko hauteskunde kanpainara
begira.
>
> Azpititularra oraindik makurragoa da:
> "El Coliseo, con una inversión de 5,4 millones, costará al Ayuntamiento
más
> que toda la construcción de la Casa de Cultura Portalea"
> Oker ez banago, Coliseoaren obraren %70 Madriletik etorri da, Vivienda
> ministeriotik. Beraz, gezurra da Coliseoa 5,4 milioi kostatu zaionik
> Udalari. Gezurra da azpititular horretan esaten dena eta norbaitek
salatu
> beharko luke. Gezurraren jatorria berriz ere Eibarko udalaren txostenean
> aurki daiteke. Bertan ez da esaten inbertsio hori erabat Udalarena
denik,
> Eibarren ekipamendu kulturaletan egindako inbertsioak zeintzuk diren
esaten
> da txosten horretan, baina ez da esaten ere inbertsio horretan beste
> erakunde batzuk parte hartu dutenik, eta horretan oinarrituta egin du
DVk
> propaganda artikulu lotsagarria.
>
> Artikuluak askoz gehiagorako ematen du, baina nahikoa esan dut nik.
oier.
>
>
> Los nuevos equipamientos culturales han costado casi 11 millones de
euros
> El Coliseo, con una inversión de 5,4 millones, costará al Ayuntamiento
más
> que toda la construcción de la Casa de Cultura Portalea
> Diario Vasco, Alberto Echaluce, 2007-03-03
> http://tinyurl.com/3dtzqf
> _______________________________________________
> Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com
>
> http://www.eibar.org/zerrenda
>
> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
>


--
Eneko Astigarraga
CodeSyntax
Azitaingo Industrialdea 3 K
E-20600-EIBAR
Tel: +34 943 82 17 80
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to