"Bandiak ez daka errepertorixuan"... ze errepertorixo? Kontzertu
bakoitzerako errepertorixo bat prestatzen da-ta. Beste kontu bat da
artxibuan. Artxibuan ez badago Musika Bandak ez daka zereginik norbaitek ez
badetsa partituria pasatzen...

Galdetuko dot, baña segurutik gehixago izango dira arrazoi teknikuak
(musikalak) politikuak baño (letria gazteleraz). "Obsoleto" geratzia aitzaki
bat baño gehixago izan leike: partiturak, batzutan, moldatu egin bihar
izaten dira, oin dala 90 urteko bandia eta gaur egunekua oso diferentiak
diralako.

Ustekabe fanfarrian adibidez, gure instrumentaziñoa ez denez nahi genukeen
bezain osatua, partitura gehienak guretzat propioki eginak edo moldatuak
dira. Musika Bandan berriz, ia bat ere ez: beste edozein bandak jotzeko
eginak izaten dira.

"Obseleto" geratu bada, agian norbaitek berreskuratu/moldatu beharko luke,
eta hori lana da, nere ustez lan boluntarioa eta Bandako kideei ez
dagokiena. PNVko jenderik atzetik egotia ez dot uste egixa danik, ez Musika
Bandari dagokixonez behintzat.

Ahaleginduko naiz enteratzen.
josu



El día 10/03/07, oier <[EMAIL PROTECTED]> escribió:

Kuriosidade bat dakat, eta ia bateronbat argitzen destan.

Ba ei da musika pieza bat, "Himno a Eibar", 1914 inguruan
konposatutakua. Antza danez, gaur egun Bandiak ez dauka errepertorixuan,
eta gainera berau inkluitzeko proposamenak atzera bota izan dira
sistematikoki, "obsoleto" dagoan atxekixakin. Hona arte datu objektibuak.

Hortik aurrera, zurrumurrua: PNVko jentia dala hor trabak ipintzen
dabillena; erderazko letria izatian, ez dala politikoki zuzena himnuori
errekuperatzia...

Orduan, ba dira gauza batzuk ez dittudazenak aitzen:

- Erderazko letradun kantu gehixago dagoz Eibarren, ez gitxi gaiñera.
Zergaittik honen "debekua"?
- Obsoleto... ¿kantuan hitzak? (¿balixo historikorik behintzat ez daka?)
¿musikia? (XX mendeko banda pieza asko standard puruak dira).

Ganorazko argumentaziño bat entzun nahiko neuke, "Himno a Eibar" honen
kontra. Ez naiz ni bape himnozalia (kontrakua gehixago), baiña juan dan
urtietan hainbestetan aittatu izan dan gai honetan (Eta Kitton, eta) ez
dot iñor ikusi zentzunezko arrazoirik emoten. Gehixago emoten dau
eskakeo edo alpergura asuntua, eta benetan penagarrixa izango litzake,
atzera be, arrazoi honengaittik ondare kulturalan beste ale bat galtzia.

O.

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to