Gogoratzen naiz esaldia sartu izanaz, baina ez esaldiaz, eta orain
libururik ez eskura.

Esaldia ikusita ere, ez dakit esanahiaz oroituko nintzatekeen.

X.

El 08/11/2007, a las 9:11, markos zapiain escribió:

iban, egoki eta zuzen litzateke beharbada zuk eta montoiak euskadi
sariaren zati baten bidez, bakoitzak 3000 euro esaterako, beka bat
eskaintzea, aztergai hau jorratzeko: "traizioa, traizioa eta traizioa,
zalduaren eta montoiaren liburuetan"
 
zorionak, xabier, eta elkartasuna durango bezpera estresagarri honetan
 
eta duda bat: zer esan nahi du montoiaren liburu hasierako bertold
brecht-en aipamen horrek?
 
 
----- Original Message -----
From: Xabier Mendiguren
To: Eibartarrak zerrenda
Sent: Thursday, November 08, 2007 8:12 AM
Subject: Re: [eibar] Euskadi Saria Xabier Montoiarentzat

Ba, pozten naiz. Montoiagatik, liburuagatik, eta gustatu zaizulako.

Nik ere bat egiten dut zure iritziarekin. 25 urte daramatza Montoiak
euskal literatura aberasten, aurrena poesian eta gero fikzioan, eta
bere liburuak beti onak iruditu bazaizkit ere, aurrerago eta hobeto
ari dela esango nuke.

Zerrendako irakurzaleei, beraz, "Euskal Hiria sutan" liburura
hurbiltzeko gonbita. Abisu bat: lehenengo ipuina bihurri samarra da,
eta baliteke baten bat galtzea. Baina ez arduratu: hortik aurrerakoa
samurragoa da-eta. Nahiz eta "samurra" hitza Montoiaren testuekin oso
ondo josi ez.

X.

El 07/11/2007, a las 14:12, [EMAIL PROTECTED] escribió:

Xabier Montoia idazleak aurtengo Euskadi Saria irabazi du "Euskal
Hiria sutan" ipuin liburuarekin (Elkar, 2006). Uste dut albiste
pozgarria dela, liburua benetan bikaina delako eta bigarren aukera
bat
merezi zuelako: Xabier Montoia gure ipuingile onenetarikoa da (eta,
horretaz gain, arraroagoa dena, baita nobelagile aparta ere), eta oso
ondo jostutako lana da "Euskal Hiria sutan".

Nire zorionik beroenak bidali nahi dizkiot hemendik liburuaren
argitaratzaile eta zerrenda honetako kide den Xabier Mendigureni.

Ondo izan

Iban Zaldua.

_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]<ATT2473180.txt>
_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to