Bapo neska. Trebin sujerentzixia eta hire "zuzenketak" ontzat hartu eta blogean 
sartuko  jonat.
 
Eskerrik asko. 
 
Amatiño

________________________________

De: [EMAIL PROTECTED] en nombre de leire narbaiza arizmendi
Enviado el: jue 08/11/2007 17:29
Para: Eibartarrak zerrenda
Asunto: Re: [eibar] Fantasia erotikoak


Jo, Amatiño. Ez dakak bape umorerik! Danok jaukagu holako momentu 
erotikofestibuak gasolineran, tabernan edo merkadilluan. "Salido" hori ez jak 
gustau, bajakixat, baiña pentsau danok dakaguzela holako une beruak. Gaiñera 
sanuak eta posituak dittuk. 
Bai, ni ez nok ezertan be modernia, are gitxiago, sexuan. Baiña monja 
sartzia....larregi dok. Nahikua sikute dagok munduan! Kastidade botua egittera 
ez bihartu, gero!
leire, tradizionala


2007/11/8, Amatiño <[EMAIL PROTECTED]>: 


        Leirek:
        <Izan leikek ezer ez aitzia. Baina redaktau duan moduan redaktauta, 
neskian deskribapena-eta, erotikua <emaoten juan, benetan.
        -- Bihar bada bai, ez jonat hori ukatzen. Alderdi erotikua be gura 
najonan lortu eta, itxura danez, lortu jonat. Baiña hori ez don anekdotian 
muiña eta nere ustez "de salido", "na-de-na". Holakuak kontatziagatik 
"salidotzat" jotzen naunak edo ni baiño atzeratuagua don sexu-kontuetan edo 
hobe jon monja sartu. 
        
        <Eta mangeriana, nik ez juat esaten, holan deitzen jetsek makiña batek 
zakillari.
        <Eta zenbat pelikula erotikuetan/pornografikuetan agertzen dok garajia, 
gasolineria, eta kotxia garbitzen? <Nik ez jittuaraz asmatu, gero! Beti pentsau 
izan juat gizonen fantasiaren bat zala. 
        -- Baietz neska. Baiña, kontu honetan, mangeria hartzen aurrena neskia 
don. Idazterakuan ez jatan burutik pasatu be iñork kanpaia jotzen imajinatuko 
ninduanik gasolindegixan. Baiña tira... ez non ni fantasia erotikuak dittuan 
bakarra... 
        
        Amatiño. Debatik
        
        
        
        
        
        2007/11/7, Amatiño <[EMAIL PROTECTED]>:
        
                Leirek:
        
                <Amatiño, Amatiño! Oiñ ez hartu txarrera, baiña hire kasuan eta 
komentarixo honen ostian, etortzen dok zoragarri: "más salido que el balcón de 
un batzoki". 
                --  Ez jakiñat ezer aittu donan neska. Ni harritu nauna ez dok 
neska garaua izan, ustez zerbitzari-erakartzaille  jantzita zeguana bezero 
modura hanka egitten ikustia baiño.
        
                <Beti esan juek mangeriana sinbolo falikua dala.... 
                -- Oin hurrengo be esan neuanan. Mangeria... mangeria besterik 
ez don. Hik lotzen lotzen dittun hire imajinaziñuan mangeria eta falua. 
Zergattik ete?
        
                Amatiño, Bartzelonatik
        
        
        
        
        
                ________________________________
        
                De: [EMAIL PROTECTED] en nombre de leire narbaiza arizmendi
                Enviado el: mié 07/11/2007 17:37 
                Para: Eibartarrak zerrenda
                Asunto: Re: [eibar] Fantasia erotikoak
        
        
                Oin, baiña, mutil bat be badao bertan biharrian.
                Amatiño, Amatiño! Oiñ ez hartu txarrera, baiña hire kasuan eta 
komentarixo honen ostian, etortzen dok zoragarri: "más salido que el balcón de 
un batzoki" 
                Beti esan juek mangeriana sinbolo falikua dala....
                leire
        
        
                2007/11/7, Gari Araolaza <[EMAIL PROTECTED]>:
        
                        Ez duzue inoiz pentsatu, zergatik Amañako gasolindegian 
beti neskak 
                        egon diren lanean? Ez Amatiñorena bezain erakargarriak 
baina beti
                        neskak. Eta ez da gaur egungo gauza, azken 20 urteetan 
horrela izan
                        da.
        
                        Gari 
        
                        On Nov 7, 2007 11:48 AM, Amatiño < [EMAIL PROTECTED]> 
wrote:
                        >
                        >
                        > Gaur goizean bide-bazterreko gasolindegian geratu 
naiz gasoila hartu ahal 
                        > izateko. Aurrez aurre neska panpoxa dotore asko 
uniformatua gasolina
                        > zerbitzen. Atzekaldean jarri naiz, noiz nere txanda 
helduko.
                        >
                        > Begiratzea merezi zuen neska, batere zalantzarik 
gabe.  Orraztu berria, 
                        > mototsa ondo asko jarria, belarri atzekaldeak garbi 
eta neskato bihurriaren
                        > flekilloa bekokian. Sama ingurutik hanka puntetaraino 
body beltz estu-mestua
                        > soinean eta gainean, berriz, gona motz-motz eta 
txaleko "principe-de-gales" 
                        > gorri-urdinak. Berna luze eta tenteak. Ipurdia ere 
zurruna... antza. Etxera
                        > eramateko moduko horietakoa.
                        >
                        > Nere kaxa pentsatu dut: "Zelakoak egin behar gero, 
gasolina saltzeko..." 
                        > "Nonbait autozerbitzuak ez du funtzionatzen... 
berriro zerbitzu
                        > pertsonalizatuari ekin behar... eta gizonezkoak 
erakartzeko hobe neska
                        > lirainak betozko iluneko gizonezkoak baino... 
"Playboy `conejito' fashion 
                        > modelu amerikarrera bueltatu beharko ote dugu?"
                        >
                        > Eta zer pentsa neskari buruz?: "Horretan jarri 
beharra ere... ez dago
                        > nonbait lan-merkatua aukera handitarako..." "Hala 
ere, benetan duina al da 
                        > horrela jantzi beharra?" "Zortzi ordutan horrela... 
jakinean gizonezko
                        > guztiak begira izango dituzula... Horretarako ere 
pasta berezia behar... edo
                        > premina..." 
                        >
                        > Eta... "zer esango ote lukete guzti honetaz gure 
Leirek edo Elenak?" "Bada
                        > hemen materialik folio bat idazteko..." "Baina... zer 
esan?" 
                        >
                        > Eta guzti honetaz pentsatzen ari nintzela, neskak 
mangera bere lekuan utzi,
                        > takillara joan, bueltatu, autoan sartu eta alde egin 
du.
                        > 
                        > Eta nik, ametsetan egiteari laga eta mangerari heldu 
behar izan diot,
                        > kriston errutinaz eta alferkeria handiz.
                        >
                        >
                        > Amatiño 
                        >
                        >
                        > _______________________________________________
                        > Mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com 
                        >
                        > http://www.eibar.org/zerrenda
                        >
                        > harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
                        >
                        _______________________________________________
                        Mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com 
        
                        http://www.eibar.org/zerrenda
        
                        harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] 
        
        
        
        
                _______________________________________________
                Mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com
        
                 http://www.eibar.org/zerrenda <http://www.eibar.org/zerrenda> 
        
                harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
        
        
        
        
        
        _______________________________________________ 
        Mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com
        
        http://www.eibar.org/zerrenda
        
        harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
        
        


<<winmail.dat>>

_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to