Aurretik esan nahi detsuet euskerazko GPSn  aldeko artikulua idatzi bihar 
dotela eta, "hemen esaten  dozuen guztia zuen kontra erabilli ahal izango 
dotela".
 
Ia, laguntza apur bat, nere burua kokatzeko.
1. Nik ez dakat GPSik autuan. Zuetako iñork badaka?
2. Zuen lagunen artian zenbateraiño da normal xamarra GPSaz gidatzia? Eta 
bizikletan edo oiñez erabiltzia?
3. Zenbat balio dau GPS itxurazko batek? Edo, hobeto esan, zenbat ordaindu 
bihar da itxurazkua izan dadin.
4. Erosteko asmorik badakazue? Merezi dau? Ez da garestiegi gehixenetan 
"norberak aurretik ezagutzen daben lekura" juateko?
5. Dakazuenok erderazko audio eta guzti erabiltzen dozue ala emetau egitten 
dozue?
6. Euskerazko bertsiorik balego merkatuan, erosiko zendukie?
 
Hiru ordu barru barriro juan bihar dot Bartzelonara. Bihar bueltatuko naiz. 
Bueltarako buzoia gaiñezka topauko dotelakoan...
 
Moltes gràcies a tots vosaltres.
 
Amatiño
 
 
 
 
_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to