Eibar.org berria lasaiago ikusteko aukera izan ostean komentario batzuk:

- Itxura berria gustatu zait, zuritasuna nagusi, argitasun handia ematen dio
horrek.
- Blogetako letra tamaina nire gusturako handiegia da. Scrolla asko
erabiltzera behartuko du horrek eta testu osoa lehen bistazo baten ikusteko
aukerak uxatu.
- Materixalan atalaren bista-modua albisteen estilora hurbiltzean atal
horrek galdu egin duela esango nuke. Orain eskumako zutabean jarri behar da
arreta material guztien zerrenda ikusteko eta lehen kolpean zaila da
horretaz ohartzea. Ohitura kontua izango da.
- Portadako albistegia nork kudeatzen du? (eskerrikasko koko-dantzen
propagandagatik). Albistegi horren kudeaketa irekiago (taldean) eta
dinamikoagoa egiteko aukerarik ikusten al duzue?

Ikastarorako badut interesa, baina agendari buelta batzuk eman behar
dizkiot.

oier.
_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to