Nik ez dakat informaziorik nola izan diran dekretuaren inguruko 
gora-beherak, alegazioak eta abarrekoak, eta ezin dut ezer esan horri 
buruz. Oier Gorosabelek aipatzen duen epeen arazoa kontuan hartzekoa da, 
eta akaso margoen eta mendi hegal horretan aurkitu diren beste aztarna 
batzuen agerpenak bultzatu du Aranzadi lehen eskatu ez zuena orain 
eskatzera. Baina nik behintzat ez dakit, eta espekulazioa baino ez da 
nire partetik. Aste honetan bertan Praileiatzen inguruko hitzaldi bat 
egon da Eibarren etakittok antolatuta, uste dot Sonia San Jose 
(Peñalverrekin batera Praileaitzen indusketen zuzendaria) zela 
etortzekoa. Joaterik izan banu galdetuko nion horri buruz baina.... 
Interesgarria litzateke jakitea benetan zer gertatu den  hor.

oier.

oier gorosabelek-ek idatzi du:
> Ez zabizie kontuan hartzen azken aztarna arkeologikuak OIN DALA OSO GITXI 
> agertutakuak dirala. Hilliak dira. Seguraski alegaziño epia itxi eta gerokuak.
> Dekretuak eta legiak ezin dira inamovibliak izan. Momentuan momentuko 
> baldintza aldaketetara egokittu bihar dira.
>   

_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to