Serafiñek:
>hobe* izenondua edo adjektibua da. Gaztelaniaz >*mejor *adjektibua da, 
>baiña adberbixua be izan leike.
>*hobeto/hobeki *adizlaguna edo adberbixua.
>Gaztelaniaz *mejor *adberbixua da baiña adjektibua be >izan leike.

eskerrik asko jakinarazteagatik, serafin

ugari idatzi behar izaten dugun batzuek, gramatikak eta ia ez ditugu 
begiratzen eta zurea bezalako oharrei esker zuzentzen ditugu ohartzeke 
egiten ditugun akatsak

oroitzen naiz duela zenbait urte "oker" eta "okertuta" ezin garbiago bereizi 
zenituela eta orduz geroztik beti izan dut gogoan; gainera, ikasleak 
jakintsu plantak eginez leziatzeko ere erabili izan dut

iturri ziurretik ikasteko beti gertu, serafin, milesker

----- Original Message ----- 
From: "oier" <[EMAIL PROTECTED]>
To: <eibartarrak@postaria.com>
Sent: Monday, January 07, 2008 10:24 PM
Subject: [eibar] hobe vs. hobeto


Askotan entzutzen dot be "hobekiena" zera dala ("lo mejor es..."), eta... 
¿hau be txarto, ezta? "Ondoen" biharko leuke.
-- 
---
Oier Gorosabel Larrañaga
http://www.eibar.org/blogak/orakulua

Serafiñek:
hobe* izenondua edo adjektibua da. Gaztelaniaz *mejor *adjektibua da,
baiña adberbixua be izan leike.
*hobeto/hobeki *adizlaguna edo adberbixua. Gaztelaniaz *mejor
*adberbixua da baiña adjektibua be izan leike.

Euskaldun zaharrak ez dabe akats hau egitten, honetan behintzat,
erderian eragiñik ez dakelako.

Erreza da ba, ezta?

Serafin


_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to