Fatwa bat bota nuen Volgako Batelarien aurrean lehengo eguneko Eibar.org-eko 
afarian. 

1. zuena izan zen lehen literatur aldizkari digitala, aurretik sortutako 
guztiak paperezkoak izan dira
2. ez da gehiago paperezko literatur aldizkaririk sortuko euskaraz

Atzo Garik hori desmentitzeko gauza bat ekarri zidan, Txaman fanzine 
literarioaren ale bat paperean. 

Bai, papera da, baina ez da sortu berria. 
http://www.susa-literatura.com/emailuak/txaman/
Artxibo horretan ikusten denez, 2002an sortua da Txaman

eztabaida literarioa ere, neurri handi batean, digitala da gaur egunean.
Ikusi Koldo Izagirrek bota zuena... http://www.bazka.info/?p=266 eta erantzun 
kate luzea.

Paperean ere erantzun du batek, Xabier Silveirak berak Garako zutabe batean, 
baina digitalki ere badago hori:
http://www.gara.net/paperezkoa/20071221/54459/eu/Euskaraz-bada-ere

Gaztelaniaz idatzi ala ez... Nik uste dut, Juan Luis Zabalak bezala, motibazio 
eta lerrokatze ideologikoan dagoela koxka, neurri batean
http://www.berria.info/blogak/zabala/index.php?blog=22&title=mundua_euskaraz_dago&more=1&c=1&tb=1&pb=1
Izagirrek ere idatzi du gaztelaniaz, baina aski da bere titulua eta 
Silveirarena konparatzea desberdintasunez jabetzeko:
Incursiones en territorio enemigo vs A las ocho en el Bule

Nik ere idazten dut gaztelaniaz, http://www.mapamovil.net baina blog espainol 
samarra iruditzen zait, hor irteten zaidan hori... 

'Euskal' terminoaren defentsa militantea ere egin behar dela uste dut. Defentsa 
estetikoa, akaso, Fermin Etxegoieni gaizki plagiatuz. Durangoko Azokan erdara 
sobera egon daitekeela pentsatzen dutenekin, bat nator. Uste dut Javier 
Vizcaino bat ez dela euskal blogaria, ez dela euskal kazetaria, ez behintzat 
Alvaro Bermejo Euskal Idazleen Elkartean bazkidetu baino lehen.

Luistxo

_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to