Eta beste puntu batian, biltzailiak berak (Rcardo Ciérvide) esaten jok, hainbat 
adibide ezezaunen ostian:
 
"Más extraño resulta: Semen Urquez. AGN.SC. 1255 Pa."
 
Horra ba, estreiñakua izango dok izen hori Nafarruako XI, XII eta XIII. 
mendeetako onomastikan, baiña ez behintzat guretzat.
 
Amatiño
 
Oharra: Eneko, hik bahenkixan hire izena aurrenengo bidar Kristo baiño 90 urte 
lehenago azaltzen dala? Luis-Albertoaz konparauezkero, "kriston" bentajia gero¡

________________________________

De: Amatiño
Enviado el: mar 05/02/2008 23:48
Para: eibartarrak@postaria.com
Asunto: Urco Urquez


Beti uste izan juat URKO izen barrixa dala, asmatu barrixa. Hiru errezoittan 
oiñarrituta:
 
1. Atzenengo 25 urtiotako euskerazko izenen modia dala-ta, sekula 
pertsona-izenak izan ez diranak be ipini ahal izana.
2. Eibarko Urko mendi izenaren atxakixia.
3. Orain dala hogeitaka urte Finlandiako presidentia Urho (danez ur-ko 
pronunziatzen ei dok) izanak lege aurrian emoten zeban garantixia.
 
Ba, ez. Gaur bertan irakurri juat Erdi Aroko nafar izen-zerrendia eta... SEMEN 
URQUEZ. Horretara, aitta URCO edo.
 
Amatiño
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to