Igo diogu zenbakia. Orain 100 aldiz agertuko zaio erabiltzaile bakoitzari.

Gari

On Feb 20, 2008 7:51 AM, Igor Leturia <[EMAIL PROTECTED]> wrote:
> On 20/02/2008, Gari Araolaza <[EMAIL PROTECTED]> wrote:
>
> > Bai Igor, horrela da.
> > Behin bakarrik erakusten du.
> > Egia esan, ez dakit nola konpondu,  ze jartzen badugu 10 aldiz
> > demagun,  bisitatzen ditugun lehenengo 10 orritan (ez lehenengo 10
> > webgunetan)  azalduko zaigu, eta kognazo ederra...
>
>
> Bai, tira, baina egun honetarako protesta ekintza da... Nahiz eta koƱazo bat
> izan nik hala izatea nahiko nuke nire blogean, egun osoan zehar sartzen den
> edozeinek beti hori ikustea, behin bakarrik gutxi iruditzen zait...
>
> > Soluziorik baldin badaukazu, bota!
>
> Ez, nik ez, nik pentsatzen nuen nola Sustatun jartzen zuen "esan bezala,
> behin ikusiko duzu efektua, ez gehiagotan: efektu iraunkorragoa nahi balu
> inork, esan dezala erantzunetan", ba zerbait pentsatuta izango zenutela eta
> parametroren bat aldatuta nahikoa izango zela, eta horregatik galdetzen
> nuen. Baina erraza ez bada, ez hasi orain zeozer asmatzen, agian lortu
> orduko eguna bukatuko da eta...
>
> Edozein modutan, orain dagoen bezala, behin bakarrik agertuta, apenas
> molestatzen du, eta horrela izanda agian ez du zertarako gaurko soilik izan,
> epaiketa hasi eta beronek iraun bitartean ere uztea pentsatzen ari naiz...
>
>     Igor
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to