Oier Araolazak:

>Asteburuan manifestazio itzelak egin dituzte ehiztariek >ingurugiro lege 
>berri baten kontra

egunkari batean irakurri nuen: Madrilen, poliziaren arabera, 35.000 
manifestari inguru; deitzaileen arabera, berriz, 500.000 inguru

aspaldi honetan alde horiek ez dira absurdoak, barregarriak, edozer? eta ez 
dira etengabe zabaltzen ari?

progresio honekin urte gutxi barru batere harritu barik irakurriko dugu 
"poliziaren arabera, manifestazioan 19 lagun; deitzaileen arabera, 710.000"

----- Original Message ----- 
From: "Oier Araolaza" <[EMAIL PROTECTED]>
To: "Eibartarrak zerrenda" <eibartarrak@postaria.com>
Sent: Monday, March 03, 2008 12:41 PM
Subject: [eibar] Eskopeteroak



Asteburuan manifestazio itzelak egin dituzte ehiztariek ingurugiro lege
berri baten kontra. Beste gauza batzuren artean berunezko balarik ezingo
dituzte jaurti lege berriarekin. Txoriak bala bat edo beste gordeko ditu
bihotzean, baina beste guztiak lurrera erortzen dira, eta itxuraz
demaseko poluzioa eragiten du horrek, beruna oso toxikoa baita.
Ehiztariek diote dituzten eskopetek ez dutela balio beste material
bateko balak jaurtitzeko. Atzo San Pedron aldean ibili ginen eta egun
osoan entzun genituen Arrateko tiro-pitxoiko dinbi-danba. Komentatu nuen
Arrateko tiro-pitxoiko azpikaldean kilo batzuk berun pilatuta egon
zirela dagoeneko, eta gurekin zegoenak erantzun zidan orain urte batzuk
San Pedron bertan, tiro-pitxoia baino beherago zegoen baserriko behiak
gaixotu egin zirela, eta analasiek horixe erakutsi zutela, berunak
gaixotu zituela!

Lege berriaren kontu hori lehenengoz entzutean pentsatu nuen Eibarren
geratzen ziren azken eskopeta tallerrentzat albiste txarra zala, baina
segiduan konturatu nintzan oso ona izan leikiala. Ze azkenean ehiztari
guztiek eskopeta berriak erosi behar badituzte, demaseko eskaera igoera
izango dute laster!! Bestetik, Hondarribi eta Irungo alarde mixtoentzat
aukera ona izan leike hau. Badakit arazoak izaten dituztela eskopeteroak
elkartzeko, ehiztari gehienak "betikoak" direlako. Beraz, orain, beruna
jaurtitzen duten eskopeta mordoa eros ditzakete saldoan, alarderako ez
bada, ez baitute beste ezertarako balio izango...

oier.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.


_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to