Aupa, Atzo blogean artikulu bat publikatu nuen, eta gaur nire Google Reader-ean oraindik agertu ez delako harrituta, konturatu naiz nire jarioak errorea ematen duela: Gunearen akatsa
Gune honek akats bat aurkitu zuen zure eskaera bete nahian. Akatsak hauek izan ziren: Akats MotaUnicodeDecodeErrorAkats Balioa'ascii' codec can't decode byte 0xc3 in position 38: ordinal not in range(128) Nik ez dut karaktere arrarorik sartu, beraz pentsatu dut beste zerbait izan behar zuela, eta uste dut hala dela, aldaketaren bat egin dela gunean eta horrek eragin duela, ze Zapiain eta Iturriren jarioek ere errore bera ematen dute. Ez da orokorra, baina, ze beste jario batzuk (Leire, Eneko, Gari...) ondo dabiltza... Igor Leturia
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.