>
>Zer irixten detsazue honi?
><http://www.expansion.com/edicion/exp/empresas/medios/es/desarrollo/1099796.html>http://www.expansion.com/edicion/exp/empresas/medios/es/desarrollo/1099796.html
> 
>Amatiño

Konkretuan, hor aipatzen dena da operadora batzuen nahia, 
- segun eta ze datu mota pasatzen den kanutotik, peaje bat ala beste ezarri

Hori okerra litzatekeela diote Net Neutrality jarrera defenditzen dutenek, eta 
artikulugile hori linea horretan dago:
- bit guztiak berdinak jaiotzen dira, eta ez dago diskriminatzerik haien 
trafikoa, bit hau berdea delako (emuleko pelikula zati bat) eta bestea urdina 
(telefonicak bidalitako email bat)
- banda zabalera jakin bat pagatzen badugu, bezeroaren kontua da banda zabalera 
horretan kabitzen diren bitak zein izango diren erabakitzea.

Informazio gehiago Wikipedian: http://en.wikipedia.org/wiki/Network_neutrality

Zentzu zabalago batean, zera ere badago kontu honetan:

- Batetik, esku artean detaile teknologiko zehatzak dauzkagu, bitak, kopia 
gaitasunari lotutako kanonak, banda zabaleran bit-en detekzioa, 
ikus-entzunezkoen kopiagarritasuna eta hedapen moduak... 

- Baina ez pentsa horiek txikikeriak direnik: 21. mendeko kultura produkzioa 
eta banaketa, ezagutzaren industria, egitura ekonomikoak, eta gure bizitzaren 
parte gero eta handiagoa, honelako kontuen inguruan definitzen dira: CDetako 
kanona ez da txorakeria, bit urdin eta berdeen peaje desberdinena ere ez. 

Plusbaliak, produkzio tresnen jabetza, estatuaren interbentzionismo grafuak... 
Horren inguruan makina bat teorizazio eta borroka eta iraultza eta politika 
egin ziren 19. eta 20. mendean. Ez dut uste kontzeptu arinagoekin ari garenik 
gaur. Nago, pisu bereko gauzak ditugula esku artean. Baina zalantza egiten dut 
ea hautatzen ditugun agintariek honetaz ezer hausnartu ote duten benetan.

Luistxo

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to