Josu Mendicutek:
>
>
> La Sallen ikasittakua naizen aldetik, beste garai batzukin konparatuta oso
> aldatuta dagola uste dot. Lehenik, La Salle ikastetxe erlijiosua dan
> neurrixan, erlijio irakasgaia danok emon genduan, baina irakasgai horretan
> munduko beste hainbat erlijiori buruzko gauzak be ikasi genittun.
>
> Bigarrenik, eliz-ospakizunak ein izan dittugu, baiña bertan parte hartu
> nahi ez zebanak aukera zekan beste zeozer eitteko. Horretara, ikastetxe
> erlijiosua bai, baiña beste erlijioekiko errespetu osoz (eurei buruzko
> gauzak be kontau zeskuela diñot).
>

-----------Bai, total kanbixauta, kontizu! Nere sasoian erlijiñauan alderik
ultramontanuena ezagutu neban, monjetatik getozen eta flipau egitten
genduan! Guri: "Dios es amor" erakutsi zeskuen mertzenariak, eta La Sallen
hasarre zeguan gizon zahar bizardun bat zan! Iztelezko aldia.
Mezak eta konfesiñuak derrigorrezkuak ziran.
Konfesiñuak ikaragarrixak ziran: Tienes pensamientos impuros? Te tocas? eta
holakuak. Guk 14 urte eta amapolak baiño iñuzentuaguak ahua bete hagiñ
geratzen giñan. Aittu be ez genduan aitzen zer esaten zeskuen!
Pozten naiz aldatu izanaz!
leire
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to