Oin dala hamabost egun ustebako zeozer euki najuan eta Mendaroko
larrialdixetan amaittu najuan. Hiru t´erdiren bueltan barriro etxeratu eta
biharrera.

Barixakuan, enkuesta-etxeren baten deixa izan najuan, Mendaron ondo hartu
ete najinduen galdezka. Halako euskera mordoillo eta elbarritu batian hasi
zuan eta, hasi bezin laster, galdetu jestan: "Euskaraz ala erdaraz nahi
duzu?" Nik, ostera, erantzun: "Nik ez dut batere arazorik euskaraz egiteko
baina zuk erdaraz errazago egingo baduzu, nik erdaraz ere badakit". Eta
erderari ekin jetsan, zazpi-zortzi minutu inguruko galdekizunetan. Berak
kuestionarixuan jekan galderia irakorri eta nik erantzun.

Amaittu genduanian, beste zenbait daturen artian lanbidia eskatu eta nik:
"Periodista". Eta berak, bat-batian euskeraz, "Ezea Amatiño izango...". Bai.
Eta handik aurrera dana euskeraz egin jestan Azkoittiko herri-euskera
peto-peto eta jator-jatorrian.

-- Baina, neska, zergatik ez dezu euskeraz egin?
-- Inkesta hauetako euskera beste bat dalako...

Ez jakixat zer, baina zeozer txarto egitten jiharduagu.

Amatiño

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to