Kaixo!

Dakizuenez, Eibarri buruzko galdera-erantzunen joko bat prestatzen gabiz, 
datorren udazkenian argitaratuko dana. Gauzak ondo egin nahixan gabiz, eta 
horregaittik ondo probau eta korrejidu nahi dogu dana. Horretan, "Eibartarrak" 
zerrendako lagunoi laguntzia eskatu nahi detsuegu.

Zelan lagundu? Ba gurekin afaltzen eta partida bat jokatzen. Tablero eta 
galderak erdi-prest daukaguz, jokatzeko moduan. Nere soziedadian egingo dogu 
afarixa, Maietzian, hiru fetxa posible dagoz, hamen begiratu: 
http://eibar.org/afaria
Erral eta Garik gentilki ber-prestau deskuen afarimetruan apuntau zuen izenak, 
eta segun eta zenbat jentek ahal daben, erabagiko dogu ze egunetan egiñ.

Ah! Afari honetara etortzeko ez da eibartarra izan biharrik! Zenbat eta jente 
dibertsuagua hobe, jokua hobeto probatzeko. Gaiñera, ez zan pendiente geratu 10 
urteurreneko zerakin juntau bihar giñala? Igual powerpoint-zaliak be emon 
leikie espektakulo pizkat...

O.



_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to