Oierrek: >Ez hari haiñ kriptikua izan, eta esaik zeintzuk dirazen hausittako oiñarri-oiñarrizko baloriok. Lehenago amaittuko juagu. --------
Ez juat bape uste hemen kriptikuena ni naizenik. Aldrebes, beti gelditzen nok inpresiño berberaz, hainbatek amaitzen dabela gallegoak moduan, galderiaz erantzutzen. Galderak egittia erreza dok. Esaterako, hona hire esaldixak eta ostian nere galderak: > Legutianoko atentaduan gaiñian, ez dakat ezer esateko. -- Ah, ez eh? Ez dakialako, ez haizelako ausartzen, bape garrantzitsua ez dalako edo hire arduretatik kanpo dagualako? > Burruka armatua darabixan euskal militantiak hiltzen diraz/dabezenian be, ezer ez dot esaten. -- Hori dok errazoia? Kasu guztiak bardiñak dittuk? Alde bixetan torturak daozelako be ixiltzia hobe? > Gerria nahi dabena, hiltzeko prest egon bihar. -- Gerria daok? Ze gerra? Zeiñek nahi jok gerria? >Ekidistantzixia baiño gehixago, indiferentzixia. -- Eta indiferentzixia... baloria dok? >Gerra honetan zuzenian parte hartzen dabizen indar armatuen zorixa (poliziakuena, ETAkidiena eta baten zein bestien agintarixena). -- Indar armatuak... holan, bestelako ñabardura barik? Danak multzo berian? Zilegitasun berberaz? >ez jestak piparrik be ardura. Piparrik bez gero. -- Hori baloretzat dakak? > Bai ostera, jente askok eta askok sufritzen doguzen "kalte kolateralak", -- "Doguzen"... hau da, "neri edo guri tokatzen ez jakun bittartian" ez jak piparrik ardura. Baina, kontuz, ez gero ni ikutu. Ah, ointxe aittzen juat. Jarrera hori be baloretzat dakak? > herixotzezkuak nahiz bestelakuak. -- Ah, inon herixotzia ez, bai "guri" tokatzen jakuzen "bestelakuak" bai. Batez be nere "bestelakuak" badittuk. Horixe aittu bihar juat? > Nere moduan sentitzen dabenak gero eta gehixago dittuk gaiñera, -- Eta? Mal de muchos consuelo de tontos... Balore unibertsala ete? Oinguan argixago geratu dok ala oindiokan be kriptiko xamarra irixten jak? Amatiño -----Mensaje original----- De: [EMAIL PROTECTED] [mailto:[EMAIL PROTECTED] nombre de oier Enviado el: sábado, 17 de mayo de 2008 0:12 Para: los ciberguays Asunto: Re: [eibar] ETA eta AHT Amatiñok: -- Irakorrik barriro. Nik ez juat esan tristia danik, ez gordina danik, ezta politikoki inkorrektua danik be. Hauxe esan juat: "Uste juat esaldi horren atzekaldian oinarri-oinarrizko balorien hausturia daguala". Eta, nere ustez, hire erantzunak errazoi gehixago emoten jestak. Oierrek: Ez hari haiñ kriptikua izan, eta esaik zeintzuk dirazen hausittako oiñarri-oiñarrizko baloriok. Lehenago amaittuko juagu. ¿Bizitzian eskubidia? Hautsitta, bai, baiña ez nik: gerran dagozenak baiño. ¿Herixotzian aurrian indiferentzixia? Bai, hau hausitta jakat guztiz, herixotza batzu zirkiñik be eragitten ez naben aldetik. *** Oier Gorosabel Larrañaga Lekeitio - Bizkaia (Euskalherria) http://eibar.org/blogak/orakulua _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.