Estatu Batuetako Archuleta izenaren jatorri euskaldunaz honako lerroak idatzi 
nituen orain dela 15 bat urte.

Bertan Ascensio de Ar(e)chuleta kapitain eibartarra aipatzen da.

Joseba
-----------------------

AEBetako bigarren hiririk zaharrena

Santa Fe da New Mexikoko hiriburua. Eta Santa Fe, 1605ean fundatu zuen 
euskaldunen seme batek, Juan de Oñate esploratzaileak, Espainiako koroaren 
zerbitzuan lurraldean espediziogile sartua zenak. Juan de Oñatek, halaber, 
1598an fundatua zuen San Gabriel, mendebaldekoek sortutako Estatu Batuetako 
bigarren hiririk zaharrena. 

Esploratzaileek, eta geroztik heldu ziren espedizio eta jendeek, utzi zuten 
terrenoan beren seinale edo marka. Espainolezko toponimoak dira, gehien bat. T. 
M. Piry editore duen New Mexikoko geografi-hiztegian begiratuta, ordea, aurki 
daiteke estatuko leku-izenen artean izen euskaldunen edota jatorri euskalduneko 
izenen presentzia urria. Gisa horretakoak ditugu, "Ancheta Creek", "Galestena 
Canyon", "Salazar lake" edota beste leku-izen batzuk, hala nola Beitia 
abizenaren deformazioa den "Abeytes", edo Ochoa, Irisarri edo Rodarte bezalako 
lekuak New Mexikon edo Archuleta izeneko konderria Coloradon, eta "Archuleta 
Creek" New Mexikon.

Antzinako izena hemen Archuleta, oihartzun euskalduneko izena, gainera. Nondik 
heldua? Ascencio de Arechuleta kapitain eibartarra (1572-1623) Juan de Oñatek 
lurralde hauetan zehar 1598an egin zuen lehenengo espedizioko partaide izan 
zen. Esploratzaile gipuzkoarrak ekarri zuen egun Colorado eta New Mexikoko 
eremuotan guztiz arrunta eta ezaguna den bere deitura Estatu Batuetako parte 
honetara. 

Badira urte batzuk lehenengo bidaia batean hemendik pasatu eta "Archuleta 
kasua" zertxobait aztertu genuela. Liburu espezialduetan aurkitu genuen 
deituraren aipatu jatorri eta azalpenaz aparte, bertakoei ere galdetu genien. 
Bazter hauetan, egia esan, guztiz presente eta bizirik dago herentzia edo 
ondare hispanoa; hain zuzen ere Espainiako koroaren zerbitzuan ari zen XVI. 
mendeko espedizio hura hemen uzten hasi zena. Euskaldun bat edo beste --gutxi-- 
bazeuden espedizio hartan, horietarik bat espedizioburua bera, Juan de Oñate, 
Mexikon jaioa, aita, Cristobal de Oñate, oñatiar erroetako gasteiztarra. 

Beste bat, aipatutako Ascencio de Arechuleta. Hemen finkatu zen Arechuleta 
haren ondorengoei ia berehala erori zitzaien euren abizenetik lehenengo "e" 
hori eta XVII mende hasieratik Archuleta gisa agertu izan dira. Deitura, zinez 
ezagun eta hedatua bilaka arazi dute. Aski da New Mexiko, Colorado edo ondoko 
estatuetako telefono liburuetan gainbegiratzea, milaka Archuleta deituradunekin 
topo egiteko. Kalean eta bertakoei galdetuz gero, aho batez dator erantzuna: 
bai, jakina ezagutzen dutela Archuleta deitura, bertakoa da, hispanoa, 
mexikanoa. Telefono liburuko Archuleta batzuei galdetuta ere, erantzun berbera, 
gehienetan bertan nahikoa mintzatzen den espainolez emana. Tratua aurrez aurre 
izanez gero, ardura bisaia eta molde fisiko indio nabariak dira 
archuletatarrenak...


----- Original Message ----- 
From: "Gari Araolaza" <[EMAIL PROTECTED]>
To: "Eibartarrak zerrenda" <[email protected]>
Sent: Tuesday, May 20, 2008 12:02 PM
Subject: [eibar] David Archuleta


Archuleta County edo konterria, Coloradon:

http://www.archuletacounty.org/

Eibartar fin batek esan zidan jatorri eibartarra duela konterri horren
izenak, hemendik hara joandakoen oinordeko zen Archuleta baten omenez
jarritakoa.

Archuletatarren arbasoak Eibarko Aritxulueta baserrikoak omen ziren,
Urkoren magalean.

http://b5m.gipuzkoa.net/url5000/index.php?id=D_10693&lengua=1&categoria=PUBLI

Oraingoan Archuleta abizena famatua egin da AEBn hango "Operación
Triunfo"-ko partehartzaile finalista baten izena delako David
Archuleta.

http://www.americanidol.com/contestants/season7/david_archuleta/


Gari
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to