Iturrik:
> Lehenik eta behin, eskerrik asko hartu duzun lanagatik.

Denok ere gustoagatik egiten dogu lana elkarte/zerrenda honetan, zuek
grabazioetan, blogean idazten eta beste batzuk katxarreatzen. Horixe
esan nion atzo Radio Euskadikoari, gurea (Eibartarrak/Eibar.ORG)
nahiko ekimen desorganizatu eta helburu utopikorik gabekoa dala.
Momentuan momentukoa egiten dugu, gure gustora eta guk nahi dogun
moduan, motibazio egoistak.

Maila batean horixe da Internet eta horixe da Web 2.0 famoso hori.
Horrelako lanak egiteko motibazio asko daude, bakoitzak jakingo du
bereak zeintzuk diren. Kontua da sareari esker lan horrek beste
askorentzat balio dezakeela, eta horren beldurrik ez dala izan behar.

Orain Kalamu(a)ko parlamentua aurrera atera behar dugu. Hor ere parte
hartzea.... "a discreción". Nahi duenak egin, ez duenak nahi etxean
gelditu.

Hurrengo zer egingo dugu? Nik badaukat idea txiki bat...

> Bigarrenik: nik aste bukaeran entzuten dut irrati hori. Batzutan aste
> egunetan ere, gauez. Baina irratsaio hori goizez edo arratsaldez
> botako dutelakoan nago, ezta?

Galdetu dot ia noiz ematen daben. Erantzunan zai nago.

Gari
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to