Horren bibliografiarik bai? Liburu gomendarriren bat edo beste? Eskerrik asko. Amatiño -----Mensaje original----- De: [EMAIL PROTECTED] [mailto:[EMAIL PROTECTED] nombre de Imanol Trebiño Enviado el: jueves, 22 de mayo de 2008 0:25 Para: Eibartarrak Posta Zerrenda Asunto: [eibar] Karlistak liberalak ziran
XIX. mendeko gerren gainean leitzen hasi nintzanian aittzen kostau jatan gauza bat aduanena izan zan. Behin eta berriro esaldi bat agertzen zan: "se trasladan las aduanas a la costa". Lehenengo galderia zan: baina kostaldian ez zegoen aduanarik? Beittu, eta beittu, eta ez, ez zegoen. Euskal Herria (barruan, "probintzien" artean, ez zegoen aduanarik) portuetatik merkataritza libreko egoera batean bizi zan, hortik sartzen zanak ez zeban arantzelik pagatzen. Eta gero aduanak, Frantziarekin alde batetik, eta gero Gaztelarekin zeuazen. Horrek ekonomikoki zer ondorio zittun? a) manufakturaegileentzako (armaginentzako esate baterako) txarra, alde batetik mundu guztiko (Europa iparraldeko) konpetentziarekin leiatu behar ziralako -arantzelak ez izateagatik-, eta bestetik ez zekelako berantzako gordetako merkatu itxi bat. b) kontsumitzaleentzako (esportatzeko gairik egiten ez zebenentzako, baserritarrentzako esate baterako) ona, prezioak merkiagoak ziralako inportatutako gai guztietan. Batzuei gauza bat komeni jaken, eta bestiei bestia. Geroan "liberalak" izena eskuratu dabenak (Madrilgo gobernuaren aldekoak) Espainiako merkatua itxia defendatzen zeben, merkatu hori bat eginda eta munduari itxia. Gaur egun hori ez da liberalismoa, justu kontrakoa, "protekzionismoa" esaten jako horri. Eta gaur, Europako Batasunaren izenean, gainbeheran doian filosofia da. Alde horretatik, ekonomikoki, komertzio askearen aldetik, askoz modernoagoak, askoz liberalagoak ziran karlistak "madrilzaleak" baino. Esaten da, esan, eibartarrak "liberalak" zirala. Gero inon ez dot ikusi frogatuta, besterik gabe oso gatxa dalako, baina jo daigun baietz, bazirala. Aurrez esandako arrazoi ekonomikoa egon leike horren atzian, armaginei interatzen jaken merkatu espainiar itxi hori, merkatu handi samarra izateko eta munduko konpetentziatik babestuak egoteko. "Liberal" izena emon detse historiografiak, baina ez ziran liberalak, protekzionistak baino. Gaur egungo ikupegitik: - ekonomia aldetik, karlistak liberalagoak ziran madrilzale "liberalak" baino. - lurraldeen antolaketa aldetik ez dago dudarik, gaur egun karlistak "federalistagoak", "autonomistagoak" zirala esango geunke, "foralistagoak" esaten zan sasoi hartan. - erlijio aldetik karlistak badirudi katolikoagotzat jotzen zebela beren burua, nahiz eta madrilzaleak -ez daigun ahaztu- ehuneko ehunean izan katolikoak. Gerra hori madrilzaleak, Madrilgo gobernuak, irabazi zeban, eta hortik geratu jaku gero karlistak tonto atzerakoi batzuk zirala, eta Madrilek defenditzen zebana aurrakoia zala. Irabaztea, zer dan irabaztea! Ima
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.