2008/5/30 Elena Laka <[EMAIL PROTECTED]>:

> Luistxok:
>
> <Zer egin zen kasu horretan? noizko kontua da?
>
>
> Ez da 9. Legea, zortzigarrena baizik.
>
> Frankismoko 8. Oinarrizko Legea deiturikoa "Ley  1/1977 de 4 de enero, para
> la Reforma Política" izan zen
> http://www.derecho.com/legislacion/boe/31995
>
> Frankismoko lege bat izango balitz bezala aprobatu zen (frankismoan ez
> zegoen konstituzioarik, baizik eta oinarrizko Legedia zazpi Oinarrizko
> Legek
> osatzen zuten), Borboiak 1975ean frankismoko lege horretxek zin egin
> zituenez, legedia apurtu bariko tranzisiko bat egin nahi zuelako.
>
> Modu honetan, ez zen indarrean zegoen legetasuna apurtzen, baina printzipio
> demokratikoak sartzen zituen. Zortzigarren Lege horren bitartez,
> frankismoaren sistemak bere buruari harakiria egiten ziola esaten da, eta
> praktikan, aurreko zazpi oinarrizko legeak indarrik gabe utzi zituen.


Interesgarria Konstituzio Zuzenbidea irakasgaiaren azterketa aurki izango
duen umemoko batentzat.



>
> Oinarriak ipintzen zituen hauteskundeak egiteko eta  gorte berriak
> izendatzeko, eta ahalmena ezartzen zuen edozein aukera politiko,
> konstituzionala izan ala ez, erreferendumeak jartzeko.


Konstituzionala baino, legala izango zen, ez? Konstituziorik ez bazegoen...


Lege hau 1976ko abenduan erreferendum bitartez onartu zen, eta  frankismotik
> monarkia konstituzional batera apurketa barik pasatzeko bidea ipini zuen.
>
> Legediari "tranpa" txiki bat egin legearen barruan, borondaterik baldin
> badago, ahal da.
>
> Elena


Borondatea egon behar.
j.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to