Baina Ibarretxe hautatua don, ez izendatua. Eta geure gizarte honetan kargu publikua izateko -- Araban, Bizkaian edo Nafarroan esaterako-- euskeraz jakin biharra eskatzia oso superretxakinatzer izango don, baina ez jonat uste oso demokratikoa danik. Gizartian bardintasuna ez don emakumieaz amaitzen. Eta, oindiño ez bahaiz konturatu, neuk jihardunat probokaziñotan. Amatiño
Nik bota dodana ez dok probokaziñua, konstataziñua baiño. Ez jakat eztabaidarako gogorik, baiña uste juat karguak (sarrittan 4 urterako baiño luzaruago) jakin biharko leukiela. Ibarretxeak, adibidez, ejenplo ezin hobia izan dok arlo horretan. Hainabt kanpaiña baiño hobia. leire 2008/5/31, Amatiño <[EMAIL PROTECTED]>: Leirek: Ibarretxen gaiñian, PNVko beste kargu batek esan zestan, lehendakari izan aurretik be txapurreau egitten zebala. Amatiño ados jarri biharko zarie bersiñuetan :-) Madrazo be horretan ei dabil, baiña emaitza.... San Gil barnetegixan be ibilittakua da, eta nahiko maila altura aillegau ei zan. Baiña berba egitteko lotsa larregi Zenarruzabeitia euskalduna da. Baiña noizko alfabetauko da ganoraz? Benetan da grabia kasu hau! Baltza, Azkuna, Inclan, Azkarraga,....Noizko? -- Nik ez jakanat iñor defenditzen jardun biharrik. Eta dakittena baiño ez jonat esaten. Nik Ibarretxe ezautu jonat Arabako Batzar Nausixetako lehendakari eta Eusko Jaurlaritzan lehendakari-orde. Eta beti erderaz egin izan genduan alkarreaz. Behin, ostera, lehendakari zala, nik erderaz egin eta berak euskeraz erantzun jestan. Gaur arte. Ez jonat harrezkero sekula erderaz egin biharrik izan. Eta neria don gitxiena, nere jardunak ez dittun-eta sekula luziak izan. Baina nere jefia zanaz, telefonoz eta eztabaida sakonetan, euskeraz entzun izan jetsenat beti. Horrez gainera, Zenarruzabeitiak oso ondo eitten jon euskeraz, baina bere herri-euskera eta jendaurreko administraziño-euskera batuaren salto hori... sare bako salto mortala don beretzat. Herri honen dramia. Bape-bape duda barik bere errua don, jakina, baina, zoritxarrez, ez jon bere inguruan bape laguntzarik izan. "Giputx" larregi. Baltzak etxakin tautik be. Azkuna Arriola baino euskaldun zaharragua eta traketsagua don eta Inclanek politto ikasi jon (die-zai-zu-ket eta holakoak astiro-astiro botatzen dittuenetakoa) azken bost urteotan, kriston ordu pillako ahalegina egin ostian. Eta probokaziñotan jarraitzekotan, nik sekula ez jonat uste izan lau urterako izendatua dan kargu politikuak --hautatua, beste kontu bat don-derrigorrez euskalduna izan bihar dauanik. Eta eztabaidatzeko gertu nagon. Amatiño _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.