b) eta c) zinez ez. Benetan. Lehena ez da egia eta bigarrena... lartxo.
Horretara, lehena baino ez da geratzen. Baina, hala ere, aitortu dezagun,
mundu honetan kasualitate gutxi dago.

Alegia, kasualitatea al da idazleak liburua idaztea, kazetaria komunikazioaz
arduratzea edo kimikoak petrokimikan lanegitea? Are gehiago hirurak paroan
badaude? Mundua ez al da ba uste baino txikiagoa?

Amatiño



-----Mensaje original-----
De: [EMAIL PROTECTED]
[mailto:[EMAIL PROTECTED] nombre de Xabier Mendiguren
Enviado el: viernes, 04 de julio de 2008 8:34
Para: Eibartarrak zerrenda
Asunto: [eibar] gure lagunaren laguna


Josu Jon Imazek EBBko burutza utzi zuenean, haren prentsa-arduradun eta
gure zerrendakide Amatiñok ere laga egin zuen Sabin Etxeko lanpostua,
eta handik gutxira Petronor-entzat hasi zen lanean, berak kontatu
zigunez.
Orain, zer izango eta Imaz (Luis Albertok noizbait esan duenez berak
izan dituen nagusietan onena) Petronorreko buru. Industria-sailean eta
EBBn bezala, batera ariko dira berriz biak.
Orduan, elkartze hau dela-eta, hiru hipotesi bururatzen zaizkio bati:
a) Kasualitatea izan da hala gertatzea.
b) Petronorrera etorriko zela aspalditik erabakita zegoen, nahiz eta
berria zabaldu ez, eta horrekin lotuta zegoen Amatiño Petronorren
hastea.
c) Aranberri jaunak eragin-ahalmen nabarmena izan du Petronor-en
erabakian.

x.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to