Hik eskatutako baldintza guztiak (hegazkinez ez urrin, ez garesti, mailla europarra, piszina beroa) eta gainera interesgarri xamarra: Hammamet (Tunisia). Jende atsegiña, mundu "guztiak" daki frantsesez (baita telebistak be), exotiko punttua jakak eta Athletica Bilbokoa dala jakixek (futbolzaletasunez europarrak dittuk). Tunisko azokak zeozer merezi jok baina Cartagoko erruinak ezer gitxi, oso harrizaharzale ez bahaiz behintzat. Bertatik bertara edo, Yerba uhartea eta Saharako basamortua. Aukerarik badok, jaik arrautza prejitua taloartian. Amatiño
----- Mensaje original ----- De: Luistxo Fernandez <[EMAIL PROTECTED]> Fecha: Jueves, 4 de Septiembre de 2008, 12:34 pm Asunto: [eibar] Gabonzarretan opor sujerentziak A: eibartarrak zerrenda <eibartarrak@postaria.com> > > Laguntza eskatzeko putzua, Eibartarrak zerrenda > > ea ba > > Gabonzarra, urtebarri, etxetik urrun nahiago. Azken bi urteetan > Kanarietako bi hoteletan igaroak. Aldatzeagatik-edo, > sujerentziak eskatzera nator. > > - Kanariak barik, izan daiteke beste leku playero bat > > - edo hiri bat: Baina hiri europar batean, ordea, badago zer > ikusi edo egin eskaparateak begiratzeaz aparte abenduko egun > ilun eta hotzetan? > > - ezinbestekoa da piszina beroa: adibidez hau ez da Kanarietan > ere ia inon lortzen, piszina guztiak kanpokoak dira, eta ura > hotz samarra egon leike. Ez du balio. Piszina estalia komeni da, > edo agerikoa bada berotutakoa, ume eta nagusientzako. > > - hegazkina bale, baina ez munduaren beste puntara joateko, ze 5- > 6 egunetarako ez du merezi. > > - prezioetan, tira, merke ez dago hau lortzerik; hiper-luxua > igual ez, baina gama ertain-altua kontsideratzeko prest. Hori > bai, gabonzarreko kotilloi derrigorrezkotik libratzeko aukera > nahiko genuke. > > Mila esker aldez aurretik > Luistxo > > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: Eibartarrak- > [EMAIL PROTECTED] jarriz 'unsubscribe' (horixe > bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.