leire, nik ez nekien zer erantzun, zeren ia nobela guztiak dira aldez edo 
moldez maitasunezkoak, eta uste dut askoz ere nobela gehiago irakurri duzula 
zeuk nik baino

Platonen "Sinposioa" (Jakinkizunak, Arrojeria batek euskaratua, Platonen beste 
elkarrizketa pilo bat bezala "Klasikoak" bilduman, ez dakit ez ote den 
eibartarra)  ez da zehazki nobela bat, baina aski indartsua du hari narratiboa, 
Platonen ia beste liburu guztiak baino indartsuagoa, eta MAITASUNARI BURUZKOA 
DA GOITIK BEHERA

gainera merkea da (7 euro inguru), eta laburra (70 bat orrialde)

ondo afaldu ondoren, sei lagunek maitasuna goraipatu egiten dute txandaka

Aristofanesena eta Sokratesena dira laudoriorik ospetsuenak

azkenik Altzibiades gazte ederra agertuko da, mozkorrik, eta Sokratesengana 
sentitu izan dituen kalenturak kontatuko ditu, eta Maisuaren erantzuna

liburu zoragarria da, bikaina (hori bai, Fedroren eta Pausaniasen laudorioetako 
pedofiliaren apologia sentsibilitate modernoarentzat txokante gerta litezke)

frantsesek bestalde aditu fama itzela dute amodioaz denaz bezanbatean

ba Lacanentzat, Sinposioan garrantzitsuena Aristofanesen zotina da: maitasuna 
laudatzeko txanda heldu zaiolarik, zotinka hasi eta Eriximako medikuari 
pasatuko dio hitza

biziki esanguratsua, zotin hori
  ----- Original Message ----- 
  From: Elena Laka 
  To: Eibartarrak zerrenda 
  Sent: Monday, October 20, 2008 12:15 PM
  Subject: Re: [eibar] Maitasun liburuak


       Leire, hau da erreferentzia:

        Egilea: Austen, Jane (1775-1817)    
          Izenburua: Harrotasuna eta Aurrejuzkuak / Jane Austen ; trad. Ana 
Isabel Morales    
          Argitaratzailea: Euba : Ibaizabal , D. L. 1996  
          Deskribapen fisikoa: 557 p. ; 20 cm. 
          Bilduma: (Literatura Unibertsala ; 51) 
          
          Seguru asko nekeza liburudendetan topatzen. Nik Debako liburutegian 
hartu neban.
        Gustatuko jatzu.

        Elena 
       
          
           

       

    ----- Original Message ----- 
    From: leire narbaiza arizmendi 
    To: Eibartarrak zerrenda 
    Sent: Monday, October 20, 2008 11:51 AM
    Subject: Re: [eibar] Maitasun liburuak


    Aupa, Elena, aspaldiko
    Euskeraz dago Jane Austen? A! Asko gustatzen jata! Bronte ahaiztak eta 
Austen! 
    Maittasun nobelak onak denporia ondo jasan dabenak onak diralako!
    Nabarra aldizkarixan Zaloa Basabek maittasun nobelen gaiƱian: 
http://www.nabarra.com/articulo.php?IdArticulo=1339
    gustau jatan zer esaten daben.
    leire


    2008/10/20, Elena Laka <[EMAIL PROTECTED]>: 
      Leire,
      nik udaran  maitasun liburu intelijente batekin asko disfrutatu neban:

      Harrotasuna eta aurrejuzkua, Jane Austen-ena, euskaraz oso dotore. 
      Gomendatzeko modukoa. 

      Elena

      _______________________________________________
      Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
      izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

      Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.





----------------------------------------------------------------------------


    _______________________________________________
    Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
    izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

    Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.


------------------------------------------------------------------------------


  _______________________________________________
  Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
  izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

  Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to