Amaittu dot "1280 arima" nobela leitzen, Jim Thompson-ena, Xabier Olarrak 
euskaratua.
    Ondo dago, halako zeozer gura neban, harrapatu nau, bukaeraraino gustora. 
Hori dana alde.
    Kontra zeozer? Beste zerbaitt gehixago eskatzen detsat nik nobela bati. 
Azkenean pelikula amerikar askoren modokua da, paisajeak hórrek dira, ondo 
pasatzen dozu baina ez dotzu aparteko ezer esaten.
    1964an argittaratu zan lehenengoz, horrek esangura dau gaur egungo halako 
estiliko nobelak hori eta antzeko beste batzuen kopiak dirala. Jakina, estilo 
horretako gurasuak ameriketan dira.
    Dana kontutan hartuta, gomendagarrixa, azkenian inportanteena plazerra da, 
gustora leitzea. 

    Orain zuek aipatutako "Odolbildua" hasi dot, Josu Landa-rena. Uiiiii, 
lehenengo 10 orrixak pasata inpresiño txarra. Gehixago irakurriko dot... 
kontauko dotzuet.

    Trebi.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to