Eliseok horren gañeko aipamena ein zeban (beste argitxasun haundirik ez
itxuria), berak ikusitxako izena besteren bat zala (ez jata etortzen zein
esaktamente), antzerakua, baña ez Deskartes itxuria.
Oiñ, bai alde batetik eta bai bestetik zurrunbillua bere lekura ekarriko
daben esplikaizñuen zaiñ gare danok... Batzuek edozer gauza siñisteko prest,
edo zaiñ, eta beste batzuek barriz euren begixekin ikusitxakua bez. Eran
batera edo bestera, paretian pintxautako oreiñak benetakuak ala
gizurretakuak diran baño gehitxuao eragin dosku guzti honek... Eta dana
montaje bat izan bada, halako biharrak zetarako hartzen ditxu batek:
lankidia desprestijiatzeko, enbidia profesionalak, bapatian egille moduan
publikuan agertu eta salsa rosara juateko, jakitxuna baño jakitxunagua
zarala erakusteko, interes ekonomikuak egon leikez...? Bo!?

2008/11/21 Imanol Trebiño <[EMAIL PROTECTED]>

>      Eta Descartes-en kontua zein da? Nik gaur arte horretaz ez neban ezer
> adittu. Inork esan dau hor berba hori agertzen zala? Inork gezurtatu dau
> holakorik zegoanik?
>     i.
>
>  ----- Original Message -----
> *From:* Imanol Trebiño <[EMAIL PROTECTED]>
> *To:* Eibartarrak zerrenda <eibartarrak@postaria.com>
>   *Sent:* Thursday, November 20, 2008 11:39 PM
> *Subject:* Re: [eibar] Iruña-Veleia
>
>     Egia esateko, nik ez dakit zer pentsau, baina detaile bat aittatuko
> dot.
>
>     Atzoko "espertoak" adittu nebanian, pegamentuana entzutean belarrian
> zeozer arraroa egin estan: keramika zati horretan inportanteena idatzita
> dagoena da, eta "iruzurraren" froga fisikoak bilatzen zer eta idatzitako
> horrekin batere zerikusirik ez dakan gauza bat aittatu??? Keramika zati bi
> pegatu egin direla esatiak ez dau esangura idatzitakoa gezurrezkoa
> danikan. Hori baino froga fisiko ebidenteagorik ez dabe topatu?? Eta gaur
> Eliseok pegamentuaren kontura esandakoarekin are garbixago kontua.
>
>     Ipuin horrekin niretzako erridikuluan geldittu dana pegamentuana atara
> zeban "esperto" hori izan zan.
>
>     Komedia honetan nire ustez batzuk zintzo jokatzen dabe, eritzi batekoak
> edo bestekoak izan, eta beste batzuk ez: aldez aurretik faltsuak dirala esan
> gura dabelako -El Correo bera, pegamentuaren "espertoa", beste batzuk mamian
> egon barikan kanpotik idazten dabenak...-, edo aldez aurretik egiazkoak
> dirala esan gura dabelako.
>
>     Hori bai, faltsuak zirela ziñuenen agerpenan ostian, ona izango
> litzateke benetakuak dirala diñuenak beren agerpena egittea, baina Eliseona
> baina jantziagoa: hiru ordutako azalpenak, metodo arkeologikoa horrelaxe da,
> horrelaxe topatu genituen, azterketa fisiko-kimikoak hauxe diñue eta
> horrelaxe ulertzen da, irudixak, fotografixak...
>
>     Segituko dau kontu honek?
>
>             Ima.
>
>
>
> ----- Original Message -----
> *From:* Iban Arantzabal <[EMAIL PROTECTED]>
> *To:* Eibartarrak zerrenda <eibartarrak@postaria.com>
> *Sent:* Thursday, November 20, 2008 9:45 PM
> *Subject:* Re: [eibar] Iruña-Veleia
>
> 2008/11/20 leire narbaiza arizmendi <[EMAIL PROTECTED]>
>
>>
>> Sustatun erantzun dot holan:
>> Tira, ondo.Faltsuak dira. Baina zertarako faltsutu dituzte? Hain txarto,
>> gainera? Ez diot helbururik errealik aurkitzen.
>>
>
> ------Eta aurreratuko naiz besteren batek esan aurretik: sinatu dozu Leire.
> Eta klaro, Leire gauza asko da, eta ez da ezer. Bestelakua litzake Leire
> Narbaiza irakurtzia erantzunian. Eibartarraken badakigu zein zazen ze
> hemengo inor ez da anonimua, baiña Sustatun... Hobeto beti firmatzia.
> Hau diñot, zerrenda honetako batzuk erantzunen bat edo beste emon dozuelako
> Sustatun eta sinatziaren aldeko jarrera hartzera animatzeko.
>
> Portzierto, oso ondo urten dau Veleiarenak  Sustatun eta hori editoriaren
> "kulpiagaittik" izan da, Luistxogaittik. Eskerrik asko.
>
> Iban
>
>  ------------------------------
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
>  ------------------------------
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>



-- 
arkitetua
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to