Guztiok arrazoi duzue baina:
Foballa ez da kirola Espektakuloa baizik, eta horrelako paremetroetatik
begira behar zaio, sekulako jendetza mogitzen du eta honen inguruan
dirua ere bai.
Ez naiz foball espektakuloaren zale,
Bainan bere kurpila arin martxan jarrai dezan sistemewn artean dago hau,
eta bestela fijatu babeslea, eta joan zaittez orain etxe bat erosteko 60
milloi eske,
Kazetaritza parametro berdintsuetan jendea nun hauek han, edo boterearen
inguruan...
Kontsumo kataian gogorki loturik gaude... gogorki loturik gaude.
Pena ematen didana, eta amorrazioa behar bada ere bai, bihar azeri
dantza dagoela eta etzi abesbatzak coliseoan, eta beste kirolak ezik
kultura ere tapatzeko ahalmena izan lehike,
Baino komertziantea banitz seguraski txalotu egingo neuke,
C’est la vie ¡
 
 
 
Badira zenbait kazetari kopiatu/pegatu formula gustoko dutenak. Lan
gutxiago beraientzat. 


2008/12/12 josu garate <arkite...@dantzan.com>
Hori ez da artikulo periodistikua, dudarik ala?, istorixa horren
organizadoriak bialdutako panfleto propandistikua baño (ez
informatibua), eta DVkuak lotsagabeki literalmente argitaratzen dabena.
Igual eurak be atzetik dare eta...
Zer nahi dozu ba...Eske bestion kontuekin ezin da "disfrutar con
sorpresas, regalos, zonas de juegos, visitas a los ídolos locales"...
Errobera haundi horretara igotzia erreza da, errezena...
2008/12/12 Oier Araolaza <o...@dantzan.com>

Goizeko 8.00etatik gutxienez 15 lagun dabiltza Txaltxazelaixan
beharrean. Kamioitzar bat, furgoneta pare bat, banderolak eta  beste
hamaika tramankulu. Zertan ari ote ziren jakin nahian bila hasi naiz eta
berehala aurkitu dut erantzuna. Futbola promozionatzeko montaje bat da.
Zer eta foballa. 

Eibarko mutikoskorren %80ak futbolean jokatzen du, 16 urterekin ostikada
beraiei eman eta Elgoibarrera poteora joaten hasten diren arte. Baina ez
omen da nahikoa, ehuneko ehuna nahi dutela ematen du. Bitartean
gainontzeko kirol eta kultur jarduera guztietan arazoak dituzte taldeak
osatzeko. Eskubaloian lehen mailan jokatzen duen taldea dago Eibarren,
baina nahikoa lan gaztetxoak biltzen. Ziklismo proba entzutetsuak
antolatzen dira Eibarren, baina txirrindulari gaztetxoak banaka-banaka
baino ez dira animatzen. Atletismoko pista ederrak bai, baina atletak
gutxi. Pilotaren katedrala bai, baina pilotari askorik ez. Dantzan
ikasteko lau eskola daude Eibarren, eta bakarrean bakarrik daude
mutilak, eta hor ere urri. Jarduera guzti  horietako edozein edo beste
hamaika promozionatu litezke, gaztetxoentzat aberasgarri, osasungarri
eta hezigarri lirateke. Baina ez. Aparatoak garbi du norabidea: futbola.

Eta komunikabideak? Irakurri Diario Vascok aktibitate honi egin dio
artikulu (?) akojonantea. Noiz egingo diote horrelako bat dantzari???

Hau hasiera:
"Ya está aquí. Ya ha llegado a Eibar el espectáculo de la Liga BBVA
Tour, una experiencia única que no podrás perderte. A partir de las 4 de
la tarde de hoy y durante todo este fin de semana, el parque de Txaltxa
Zelai se convertirá en un colosal escenario donde se desarrollarán
multitud de actividades relacionadas con el mundo del fútbol. Un espacio
en el cual disfrutar con sorpresas, regalos, zonas de juegos, visitas a
los ídolos locales... Solo o en compañía, con los amigos, con los hijos,
el espectáculo itinerante o roadshow de la Liga BBVA Tour te permitirá
descubrir la magia y la pasión por el fútbol en un escenario
especialmente diseñado para el disfrute y la diversión de los
aficionados de todas las edades. "

 
-- 
arkitetua

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
 
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to